Eguraldia | castellano | 2013ko maiatzaren 26a
aquí esta la fechaKultur Etxeko programazioa hilero zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bidal iezaiguzu zure helbidea aiturri@burlada.es_era.
Burlatako zaindariaren jaietako emakumeen egunean (abuztuaren 17an) ospatuko diren emakumeen bazkarian eta kirolean berdintasunaren aldeko korrikaldian , izena emateko epea ireki da.
KIROLEAN BERDINTASUNAREN ALDEKO KORRIKALDIA
Abuztuaren 17an 10:00etan izango da, atletismo pistetatik
Helburua: KIROLEAN EMAKUMEEN PARTE HARTZEAREN IKUSGAITASUNA
Burlatako emakumeek korrika eta kirola egiten dute ere eta nabarmentzen ari dira zenbait kirol lehiaketetan. Horrexegatik animatzen zaituztegu zuen parte hartzea ikusgai egitera, baldintza bertsuetan parte hartzea zailtzen duten oztopoak kentzen joateko. Burlatako emakumeek kirola egin eta kirola gogoko dute ere.
Ibilbidea: Atletismo pistak, San Frantzisko, Hilarión Eslava, Kale Nagusia, Iturriko Kalea, Benten Ingurubidea, San Frantzisko, Atletismoko pistak.
Izen ematea: Udal igerilekuetan, abuztuaren 14ko 12:00ak arte.
Adina: Adin guztietako emakumeak.
Prezioa: Euro bat, istripu-asegururako.
Sariak:
Hauetaz gain, partehartzaileen artean bost sari zozketatuko dira.
PARTE HARTZEN DUTEN EMAKUMEAK ANIMATZEN DITUGU JAI GIROAN INTXAUSTIAN EGINGO DUGUN BAZKARIAN PARTE HARTZEKO.
EMAKUMEEN BAZKARIA
Abuztuaren 17an ospatuko da, 14:00etan Intxaustian.
Izen ematea: 25 € Bazkaria eta Dantzaldia. Izena emateko azken eguna: abuztuaren 14a.
Nafarroako Kutxan kontu zkia.: 2054 0035 95 9118281673
Ordainagiria eraman bazkarira.
BAZKARIA BUKATUTA, DANTZALDIA DOHAINIK PERTSONA GUZTIENTZAT!