1996. urtean sortutako GKEa da Arco Iris Solidario, eta uda- eta eguberri-garaian Ukraniako umezurztegietako haurrak ekartzea da haren helburua. Txernobilgo hondamendi nuklearrak –historian izan den hondamendi nuklearrik larriena– kaltetutako haurrak izan ohi dira. Haurrak hartzeaz gain, lehentasunezko materiala bidaltzen zaie aldian-aldian, eta, hala, laguntza ekonomikoa zein materiala helarazten zaie.

Nola lagundu Arco Iris Solidario erakundeari:

  • Udan haur bat zeure etxean hartuz.
  • Erakundeko bazkide eginez (20€ hiruhileko soilik).
  • Laguntza ekonomikoa edo materiala emanez.

Jendaurreko ordutegia: astearteetan, 19:00etatik 21:00etara.

 

Helbidea: Lantz Hiria karrika p.k.31600 Burlata (NAFARROA)

Telefonoa: 645 69 83 92 / 948 21 03 14

Faxa: 948 21 28 82

E-Posta: arcoirissolidario@hotmail.com

Web orria: http://www.arcoirissolidario.es