1978an sortu zen ikastetxea, eta ikasleen familien eta ikastetxearen arteko elkarlana egoki ahalbidetzea da haren asmoa. Gurasoen elkartearen helburuak honako hauek dira: gurasoak beren seme-alaben hezkuntzaren garrantziaz ohartaraztea, familien eta ikastetxearen arteko harreman jarraitua ahalbidetzea, gurasoen iradokizunak bideratzea, eta haurren prestakuntzarako jarduera osagarriak antolatzen eta gauzatzen laguntzea. Jarduera anitz antolatzen dituzte.