Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

BURLATAko UDALA / Senidetzea Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2010eko uztailaren 30a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

Burlatako
Udala

SENIDETZEA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

FLOIRAC

Floirac-en jendea kalean

Akitania eskualdeko Floirac (Frantzia) udalerriarekin senidetuta dago Burlata, 1986ko urriaren 10az geroztik.

Burlata eta Floirac distantzia bertsura daude hiri nagusitik, eta biztanle kopurua ere antzekoa dute biek. Bordeletik 3km-ra dago Floirac

Floirac-en, hizkuntza anitz ikasten dira, eta, horien artean, gaztelania da bigarrena ikasle kopuruari dagokionez, ingelesaren atzetik eta alemanaren aurretik.

Floirac herrian, berrogei naziotako jendea aurki dezakegu. Espainiarrak ailegatu ziren lehenbizi; gerra aurretik eta gerraren ondoren etorri ziren; geroago, portugaldarren, magrebtarren eta txinatarren kolonia handiak etorri ziren.

Bi batzordeen arteko trukea dago hainbat arlotan, hala nola, kultura-, kirol-, eskola- eta familia-arloetan. Badago senidetze-batzorde bat, bi herrien arteko familiekin harremanak dituena. Burlatako eta Floiraceko batzordean, 40 pertsona inguru aritzen dira. Urtean, bi bisita egiten dituzte batzordeek eta hainbat bilera.  

Udalen aldetik, badira izaera ofizialeko bestelako erlazioak.

Floirac-eko batzordeko presidentea: Monsieur Bernard Cagnin

Burlatako batzordeko presidentea: Alfonso Carlos Goñi Xegnofontes jauna

Ville de Burlada Tranbia

Tranbia, antzinako argazkiaHorixe da Floirac (Frantziako Iparraldeko herri txiki bat) eta Bordeleko hirigunea lotzen dituen tranbietako baten izena. Orain arte egindako tranbiarik berritzaileena da, lurretik hartzen baitu argindarra, eta, ondorioz, ez baita airetiko linea elektrikorik behar. Tranbia hori hiria berritzeko proiektu baten parte da. Proiektu horren barruan ere, Pey-Berland plaza ospetsua sartu da, Patxi Mangado arkitekto lizartarrak eraikitakoa.

Floirac-en web ofiziala

Senidetze- eta kooperazio-elkartea ikusi.

Larrañetako Plaza z/g p.k.31600 Burlata (NAFARROA)
Tel.948 23 84 00 Fax.948 24 48 48 oac@burlada.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du