EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN ARLOA

BERDINTASUNA, EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO HARREMANAK ALDATZEKO

Burlatako Udaleko Berdintasun Zerbitzua toki entitate honen berdintasunaren gaineko politiken diseinuaz, plangintza egiteaz, kudeatzeaz eta ebaluazio egiteaz arduratzen da.

Bestalde, aukera berdintasunaren gaian jendartea sentiberatzen du, informazioa ematen du eta aholkularitza lanak egiten ditu, bai udal mailan (Udaleko langileendako) bai udalerri mailan (herritarrendako, elkarteendako edota taldeendako).

Zerbitzu honen bidez, toki-eremuan aukera-berdintasunerako eskubidea aplikatzea bultzatzen da, emakumeek eta gizonek gizartearen eremu guztietan askatasunez parte hartu ahal izateko ekintzak sustatuz: ekonomian, politikan, kulturan, gizartean, kirolean eta abarretan, ikusgarritasun, autonomia eta erantzukizun-baldintza beretan.


Helburuak

  • Genero ikuspegia Udal-politiketan eta Udal mailako arlo guztietan txertatzea.
  • Burlatako emakumeen eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna bultzatzea

Zein esparrutan egiten dugu lan?

  • Tokiko Gobernamendua eta generozeharkakotasuna
  • Emakumeen kontrako indarkeria
  • Zaintza eta erantzunkidetasuna
  • Emakumeen ahalduntzea, parte hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa

Dokumentu interesgarriak

Burlatako emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan estrategikoa 2017-2022 (Dokumentua gaztelaniaz)

Burlatako Udalaren aukera-berdintasunerako II. Barne Plana (Dokumentua gaztelaniaz)

Burlatako udal-eremuan hizkera ez-sexista erabiltzea eta sustatzea arautzen duen udal-ordenantza

Burlatako Udalean sexu-jazarpenari eta jazarpen sexistari aurrea hartzeko eta aurre egiteko I. protokoloa (Dokumentua gaztelaniaz)

Burlatako udalerrian genero-indarkeria eta sexu-erasoak jasan dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakunde arteko I. koordinazio-protokoloa (Dokumentua gaztelaniaz)


Kanpainak

  • Martxoaren 8a
  • Azaroaren 25a
  • Jaiak

Marko Juridikoa

Estatua mailan

3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa (Dokumentua gaztelaniaz)

1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa. (Dokumentua gaztelaniaz)

Erkideko mailan

14/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

17/2019 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa

Beste arau garrantzitsuak

Genero Berdintasunerako Europako Estrategia 2020-2025 (Dokumentua gaztelaniaz)

Tokiko bizitzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako Europako Gutuna (Dokumentua gaztelaniaz)


Baliabideak Genero-indarkeria

Telefono bidezko arreta: 016

Online arreta: 016-online@igualdad.gob.es

WhatsApp bidezko arreta: 600 000 016

Zerbitzuaren ezaugarriak: doakoa,  24 orduko arreta, konfidentziala, entzumen- eta/edo hizketa-desgaitasuna eta ikusmen txikia duten pertsonentzat eskuragarri, arreta 53 hizkuntzatan telefonoz

 

EAIV IRUÑERRIA

Genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldea Iruñerriko, ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko eremuetan. Nafarroako Gobernuaren Zerbitzua.

Etxaburua kalea 27. 31013 Berriozar

Telefonoak: 948 00 49 52 eta 948 00 49 53

Posta elektronikoa: eaiv.comarca@pauma.es

Arretarako ordutegia: astelehenetik ostegunera 8: 00etatik 19: 00etara eta ostiraletan 8:00etatik 17:00etara.


Lotura interesgarriak

Burlatako hizkeraren erabilera ez-sexistaren eskuliburua (Dokumentua gaztelaniaz)

Komunikazio barneratzaileko estrategiei buruzko gida (Dokumentua gaztelaniaz)

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Berdintasun Ministerioa

Emakumeen Institutua


Kontaktua

Berdintasun Teknikaria: Vanesa Eguiluz González

Helbidea Larrañetako Plaza, zg 31600 Burlata

Telefonoa: 948 23 84 00

Eposta: igualdad@burlada.es