Ongi etorri Burlatara! Ikusiko duzunez edo pixkanaka-pixkanaka jabetuko zarenez, gure herria hainbat lekutatik etortzen garen lagunok osatzen dugu, gure aniztasun kulturalarekin aberastuz.
Auzotar guztiok ehun bat jatorri ezberdin ditugu eta pertsona guztiak elkarrekin, gure herriaren egungo errealitatea eraikiz joaten gara. Horregatik, nahi dugu eta gonbidatzen zaitugu bere gizarte-bizitzan esku hartuta, zeuk ere Burlataren izaera hori indartzen laguntzera.
Jakina, udalerrian integratzen ere lagundu nahi dizugu eta horretarako Kultura-aniztasun eta Migrazioaren zerbitzuaren atal honetan, udaleko zerbitzuetan sartzeko gidatuko zaituen argibide erabilgarria aurkitu ahal izanen duzu.
Gainera, nahi izanez gero, arreta jaso dezakezu Kultura-aniztasun eta Migrazioaren zerbitzuak eskaintzen duen Harrera Egitarauan, non herrian emanen dituzun lehenbiziko urratsetan lagunduko dizugun.

Jaso ezazu agur bero bat eta gozatu gurekin Burlatak eskaintzen digunaz.

Ana Góngora Urzaiz

Alkate Udalburua

 

Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra eratzeko Oinarrizko Agiria 2016-03-10

 

KULTURA-ANIZTASUN ETA MIGRAZIOAREN ZERBITZUA

Burlatako Udaletxea. 2. solairua

Larrañetako plaza z/g   Telefonoak: 948 23 84 00 Luzapena 115 – 676787212   diversidad@burlada.es

Ordutegia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etatik 15:00etara

Astearte eta ostegunetan 12:00etatik 19:30etara

Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:00etara

Honako ekitaldi hauek osatzen dute:

  • Harrera Egitaraua. Burlatako auzoko berriei zuzendua herriko zerbitzu ezberdinetarako sarbide bezala.
  • Elkarbizitza. Burlata osatzen duten bestelako kulturak elkartzeko topaguneak sortzea.
  • Sentsibilizazioa eta salaketa. Kultura-aniztasuna aberastasuntzat jotzeko eta arrazistak eta xenofoboak diren edozein motatako egintzak saihestu eta salatzeko.
  • Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Atala koordinatzea hiritarrek alor honetan parte har dezaten.
  • Udalaren bestelako alorrekiko elkarlana kultura-aniztasunaren zeharkako tratamendua erdiesteko.
  • Gaztelania, euskara eta Burlatan dauden gainerako hizkuntzak hurbiltzea, elkarbizitza ahalbidetzen duten komunikazio eta gizarte-kohesio tresnak bezala.
  • Errotze-txostenak, familia berriz elkartzeko txostenak e.a. egitea.

 

– Klik egin eta udal-baliabideen gida batera sartuko zara Burlatan dauden zenbait hizkuntzatan:

GUIA DE RECURSOS-BALIABIDEEN GIDA-compressed

دليل الموارد والخدمات RESOURCE GUIDE СПРАВОЧНИК ПО РЕСУРСАМ GUIDE DE RESSOURCES 服务指南 GHID DE RESURSE РЪКОВОДСТВО ЗА РЕСУРСИ

 

– Klik egin eta zure hizkuntza, gaztelania eta euskara dituen oinarrizko hiztegi bat erabili ahalko duzu:

HIZTEGIA DICCIONARIO قاموس DICTIONARY СЛОВАРЬ DICTIONNAIRE FRANÇAIS DICȚIONAR РЕЧНИК DICTIONNAIRE WOLOF  DICIONÁRIO  字典

Hiztegi hauek Euskaltzaleen Topagunearen Hiztegitxoetan daude oinarrituta:

http://www.hiztegitxoak.eu/  Bertan euskara eta hainbat hizkuntza biltzen dituzten hiztegi anitz.

 

– “Burlata harrera eta elkarbizitza-lekua: Testigantzak” mahainguruaren bideoa.

Atzo, 60 eta  70eko urteetan, eta gaur, azken 20 urteotan, Burlatak jaso dituen lagunek, gure herria hazteko eta elkarbizitarako benetako lekua izateko ezinbestekoak izan direnek, beren testigantzak partekatzen dituzte.

 

– Zaska Zurrumurruen Aurkako Nafarroako Sarea

Estereotipo eta zurrumurru xenofoboek dakarten kalteaz kontzientziatuta, Burlatako Udalak era aktiboan esku hartzen du sarean.

Nace Zaska, la red que combate los rumores

 

– Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Ataleko aktak:

2019

17 ENERO-URTARRILAK 17   14 FEBRERO-OTSAILAK 14 13 MARZO-MARTXOAK 13

11 ABRIL-APIRILAK 11  9 MAYO-MAIATZAK 9

2018

8 FEBRERO-OTSAILAK 8  10 MAYO-MAIATZAK 10  12 JUNIO-EKAINAK 12 25 JULIO-UZTAILAK 25  13 SEPTIEMBRE-IRAILAK 13  11 OCTUBRE-URRIAK 11  13 DICIEMBRE-IRAILAK 13

2017

12 ENERO-URTARRILAK 12 16 MARZO-MARTXOAK 16  6 ABRIL-APIRILAK 6  11 MAYO-MAIATZAK 11

8 JUNIO-EKAINAK 8                            7 SEPTIEMBRE-IRAILAK 7                  9 NOVIEMBRE-AZAROAK 9

19 DICIEMBRE-ABENDUAK 19

2016

10 MARZO-MARTXOAK 10   14 ABRIL-APIRILAK 14   12 MAYO-MAIATZAK 12   9 JUNIO-EKAINAK 9

4 AGOSTO-ABUZTUAK 4   8 SEPTIEMBRE-IRAILAK 8   10 NOVIEMBRE-AZAROAK 10