Burlatako Haur Liburutegia hasi zen funtzionatzen 1977ko abenduaren 13an, baina Ezkabazabal plazan dagoen gaur egungo egoitza 1997ko abenduan estreinatu zen.

Baditu 72 irakurketa-plaza eta 20 eserleku ez-formalak 0 eta 14 urte bitarteko haurrentzat.

Dokumentu askotariko funtsa du: sail desberdinetan taldekaturiko liburuak (fikzio-liburuak eta batez ere  kontuan hartuz kulturaniztasuna, munduko ipuin klasikoak, minusbaliotasuna eta ezaguera liburuak), haurrentzako eta gazteentzako aldizkariak, ikus-entzunezkoak (dvd-ak, cd-ak eta cd-rom-ak) funtsa historikoa…

Honetaz gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu: irakurketa bultzatzeko jarduerak (ipuinaren ordua, tailerrak, hitzaldiak, antzerkia eta abar), mailegu pertsonala eta taldekakoa, aretoan kontsulta, bisita gidatuak, internet,…

Ordutegia:

  • Neguan: Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:30etara.
  • Udan: Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 14:00etara. (eskolako egutegiaren arabera).

Helbidea: Ezkabazabal plaza 6 p.k.31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa

Telefonoa: 948 13 66 33

E-Posta: bibliotecainfantil@burlada.es

Web orria: http://www.bibliotecaspublicas.es/burlada-ij-eus/index.jsp