Kultur agenda Sarreren salmenta

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:30era.
  • Bulegoko arreta 8:30etik 14:30era.
  • Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara
  • Asteburuetan, antzokian programazioa dagoenean.

Udako ordutegia (uztaila eta abuztua)

  • Astelehenetik ostiralera 8:30etik 15:00era.
  • Bulegoko arreta 8:30etik 14:30era.

 

Kulturaren eta Besten Patronatua Kultur Etxetik koordinatzen da. Aipatutako Etxea 2004ko apirilaren 4an inauguratu zen.

Burlatako Kultur Etxeko araudia (Tamaina 101 Kb)

Honako instalazio hauek ditu:

  • Antzokia, 493 eserleku dituena.
  • Erabilera anitzeko 5 gela. Horietan, ikastaro soziokulturalak eta herriko zenbait arte-taldeen probasaioak egiten dira.
  • Probasaio-gela. Han, dantzak eta probasaioak egiten dira.
  • Hitzaldi-gela. Bilerak, jardunaldiak eta mintegiak egiten dira han.
  • Jendearentzat irekitako kafetegia.

Zerbitzuak:

  • Programazioa. Hilero, Kultur Etxeko kultura-programazioa aurkituko duzu webgune honetan. Oro har, honelako jarduerak prestatzen dira: haurrentzako eta helduentzako antzerkia, haurrentzako eta helduentzako filmak, mota askotako musika-kontzertuak, dantza-emanaldiak, eta hainbat arlotako hitzaldiak eta erakusketak.
  • Ikastaro soziokulturalak: Iraila eta maiatza bitartean, adin guztietako jendearentzako ikastaroak eskaintzen dira. Aurrekoez gain, Kirol Patronatuak eta Burlatako Udalaren Hezkuntza Batzordeak beste zenbait ikastaro eskaintzen ditu.
  • Kafetegia: Kultur Etxeko kafetegiak egunero irekitzen du astelehenetan ezik, eta jende guztiarentzat dago zabalik.  Ostatu-kafetegiaren zerbitzuaz gain, bazkariak eta afariak ematen dira han. Ordutegia:
    • Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 22:00etara.
    • Ostiraletan 8:00etatik 00:00etara.
    • Larunbata, igande eta jaiegunetan 10:00etatik 00:00etara.

Kultur Etxeko espazioa alokatzea:

Kultur Etxea plazatik ikusita, azalera haundiko eraikin baxuaEdozein enpresa, erakunde sozial, sindikal edo politikok edo kultur taldek aloka dezake Kultur Etxeko edozein espazio (Auditorioa barne),  biltzarrak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, bilerak, kultura-emanaldiak eta abar egiteko.

Kultur Patronatuaren 2018rako prezio publikoak

Eskari orokorra (Tamaina 148 Kb)

Erakusketa-gelan arte-lanak erakusteko aukera:

Urte guztian zehar, zenbait arte-diziplinatako erakusketa (margolanak, argazkiak, eskulturak eta abar) egiten dira Kultur Etxeko Erakusketa-gelan. Pertsonaren edo erakunderen batek gela horretan erakusketa bat egin nahi izanez gero, Kultur Etxeko bulegoetan egin beharko du eskaria, eta, horretarako, honako araudi hau bete beharko du:

Kultur etxeko erakusketa gela erabiltzeko araudia (Tamaina 18 Kb) 

Sarrerak erostea eta informazioa jasotzea:

Kultur Etxeak programatzen duen edozein jarduera kulturalerako sarrerak erosteko moduak honakoak dira:

012 (948 012 012) udal-informazioaren telefono zenbakiaren bidez (aldez aurretik erostea eta prezio berean): kreditu-txartelarekin ordainduz.

– Web orri honen bidez, Sarreren Salmenta botoia sakatuz.

Txarteldegian bertan: ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenago.

Halaber, Kultur Etxeak eskaintzen dituen ikastaro soziokulturalei eta programazioari buruzko informazio pertsonalizatua zure e-postan jaso nahi baduzu, bete ezazu ondorengo formularioa: Programazioa postaz jaso.

 

Helbidea: Bentetako ingurubidea kalea p.k.31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa

Telefonoa: 948 13 64 20

E-Posta: cultura@burlada.es

Twitter: https://twitter.com/KulturaBurlata

Facebook: https://www.facebook.com/CulturaBurlada