San Juan Bautista Abesbatza 1948an sortu zen, lehenengo zuzendaria izan zen Tomás Lamariano eta parrokiako organista zen María Azcárateren eskutik. 1979an Javier Vesperinasek bultzada berri bat eman zion abesbatzari. 1991an Mª Victoria Vidaurrek hartu zuen zuzendaritzaren lekukoa.

Abesbatzak urtean zehar Burlatako jarduera kulturaletan eta jaietan parte hartzen du (Aste Santua, San Juan, Jasokundearen Jaiak, Santa Zezilia, Eguberriak, María Azcárate Memoriala…) eta, halaber, parrokiako ospakizun liturgikoetan.

Ugariak dira Nafarroan zehar eskeinitako kontzertuak, hala nola Espainiako hainbat herritan eskaini izan dituenak.

Abesbatzak 2 CD grabatu ditu: MISCELÁNEA, 19 abesti ezberdinekin, eta CANTOS AL NIÑO DIOS, eguberrietako abestiekin, azken hau 2016an grabatua. Biak daude salgai.

Jarduera: Abesbatza-kantua.

Ordutegia: Astelehen eta ostegunak 20:00etatik 21:30etara

 

Helbidea: Elizako plaza 4 p.k. 31600 Burlata (NAFARROA)

Telefonoa: 948 14 28 85 / 657 60 29 18

E-Posta: mariavictoria.vidaurre@gmail.com