.

Memoria, Planaren helburuak biltzen dira eta, horrekin batera, bildutako informazioaren ondorio nagusiak, proposatutako hiri ereduaren eta egiturazko determinazioen justifikazioa, beharren eta proposamenen azterlana etxebizitzarekiko, ekonomia jardueretarako espazioa, jarduketak eta ekipamenduak, garraioak eta hiri-bideak, eta desgaitasuna dutenentzako irisgarritasun proposamenak. Dena den, ingurumen eta lurralde eraginari buruzko balorazioak Ingurumen Ondorioen Azterlanean sartu dira, eta azterlan horrek bere dokumentua du memoriaren barnean.

Plana garatu eta gauzatzeko programak Burlatako udal barrutia bere osoan epe luzera garatzeko helburu, jarraibide eta estrategia ezarri ditu. Horrez gain, Sistemak gauzatzeko aurreikuspenak ere bildu ditu.

Ekonomia eta Finantza Azterlana, Udalak Plana gauzatzeko egin behar dituen inbertsio publikoen gainean.

Iraunkortasun Ekonomikoaren Memoria; jarduketak ogasun publikoetan duen eragina neurtzeko azterlana da, beharrezko azpiegiturak ezarri edo mantentzeagatik edo haien ondoriozko zerbitzuak abiatu eta emateagatik; orobat, produkzio erabileretarako lurzoruaren nahikotasuna eta egokitasuna neurtzen du.

Informazio Planoak Planaren eragin esparruan sarturiko espazioaren egoera topografikoa eta katastrala erakusten dute, lurzorua zertarako erabiltzen den zehaztuz.

Antolamendu Planoak Horietan grafikoki adierazten dira antolamendu berrian aurreikusitako elementuetarako ezarri diren determinazioak, lurzoruaren sailkapena eta haren erabilerak, eta eraikuntzaren erabilerak ere bai. Plano hauek, beraz, Planeko Araudi Grafikoa osatzen dute, zeina araudi partikularra baita, eta Planak berak ezartzen duen hirigintza araudiaren nahitaezko osagai dira.

Hirigintzako Araudi Orokorrak eta Partikularrak jabetza eskubidearen hirigintzako edukia mugatu, eta hirigintzako jarduketen baldintzak eta determinazioak arautzen dituzte Planaren eragin-esparru osoan, edozein motatako jarduketak direla ere: planeamendukoak, planeamenduaren kudeaketa edo exekuziokoak, eraikuntzakoak nahiz jarduera edo erabileren ezarpenekoak.

Ondarea Babesteko Araudiak eta Katalogoak udalerriko historia eta kultur ondarearen kontserbazioa eta erabilera bermatzen dituzten hirigintzako baldintzak eta determinazioak ezartzen ditu;

Ingurumen Ondorioen Azterlanak, Ingurumen ondorioen azterlanak, Udal Plan Orokorraren garapenak eta gauzapenak ingurumenean izan ditzaketen eraginak identifikatzen eta ebaluatzen ditu. Azterlan horretan oinarriturik, Nafarroako Gobernuko Departamentu eskudunak ingurumen ebaluazio estrategikoa eginen du, indarreko legerian aurreikusitakoarekin bat.