Logo-escuela-de-música

Historia pixka bat:

Burlatako eta Atarrabiako Hilarión Eslava Musika Eskola 1981ean sortu zen, Hilarión Eslava Musika Kontserbatorio gisa. Burlatako eta Atarrabiako udalek Patronatua sortu zuten hitzarmen baten bitartez. Patronatuak, alde batetik, Musika Kontserbatorioa kudeatuko zuen eta, bestetik, Organo zuzendari gorena izanen zen. Hasieran eta behin-behinean, San Juan karrikako 5ean zuen egoitza, Burlatako Udalaren eraikin batean. Geroago, Hilarión Eslavaren etxearen orubean kokatu zen, eraikin berri batean. Nafarroako Gobernuak eta bi udal titularrek finantzatzen dute zentro publiko hori.

Eskolako aurrealdea, sarrerako ate zabala eta leiho haundiak ikusten dira

Hezkuntza-sistema berriarekin (LOGSErekin), Musika Eskola bihurtzeko aukera eskaini zitzaien kontserbatorioei.

Hezkuntza-sistema berri horrek oso aldaketa garrantzitsua eta argia ekarri zuen musikaren arlora: Musika Eskolak ugaldu ziren eta Goi-Kontserbatorioak eta Kontserbatorio profesionalak, berriz, urritu, Europako musikaren hezkuntza-egiturari jarraituz. Musika Eskolak ugaltzeak badu helburu garbi bat, hau da, musikaren kultura eta musikarekiko atxikimendua bulkatzea asmo profesionalik gabe, eta hala jasotzen du legeak argi eta garbi. Beraz, 1992eko Abenduko 412-1992  Foru Dekretuaren babespean, Hilarión Eslava Musika Eskola bihurtu zen.

Filosofia:

Honako hauek dira gure helburu nagusiak: batetik, musikarekiko interesa eta bokazioa dituzten pertsonei ahalik eta musika-heziketarik hoberena ematea, eta, bestetik, araututako ikasketetan -hau da, Kontserbatorioetan- sartzeko gaitasuna eta gogoa dituzten ikasleei interes profesionala pitzaraztea eta haiei prestakuntza sakonagoa eskaintzea.

25 urteotan, errealitatea aldatuz joan da, eta, gaur den egunean, gure gizarte-ingurunean, musika-heziketa instrumental zabala eta askotarikoa lortzea da musika-hezkuntzaren azken helburua.

Zer eskaintzen dugu:

Gure musika-heziketa haurrengana zuzendua dago bereziki, baina gazteek eta helduek ere aukera dute gurean ikasteko.

Abesbatzaren argazkia  Instrumentu taldearen argazkia  Kontzertu pedagogiko baten argazkia

25 urte hauetan, handituz joan gara, poliki-poliki. Gaur egun ditugun 600 ikasleen kopururaino ailegatzeko, oso bide luzea egin dugu; banakako nahiz taldekako (mintegiak eta klaustroak) etengabeko hausnarketei esker finkatu dugu gure hezkuntza-proiektua. Hortik, eskaintza askotarikoa eta errealista sortu da, Burlatako eta Atarrabiako errealitatera egokitua.

  • Musikaren eta  Mugimenduaren hastapenak (4, 5 eta 6 urteko haurrak).
  • Ohiturazko instrumentuak (7 urtetik aurrera) eta Kantua.
  • Instrumentu folklorikoak (7 urtetik aurrera).
  • Instrumentu modernoak (11 urtetik aurrera).
  • Hizkuntza musikala (7 urtetik aurrera).
  • Taldeak (Instrumentu taldea, Haur Kantariak, Bandak, Konboak,  txistu taldeak, eskusoinu taldeak, gitarra taldeak, trikitixa taldea, txalaparta taldea,…).
  • Kamara-taldeak eta talde modernoak.
  • Sartu nahi diren ikasgaiak: Ahots taldea, piano osagarria, musika-heziketa osagarria…

Instrumentuen zerrenda osoa:

Eskusoinua, Baxu elektrikoa, Bateria, Bonbardinoa, Kantua, Klarinetea, Flauta, Gitarra klasikoa, Gitarra elektrikoa, Oboea, Panderoa, Perkusioa, Piano, Saxofoia, Trikitixa, Tronboia, Tronpeta, Txistua, Biolontxeloa eta Biolina.

Piano eta txelo baten argazkia  Neska gazte bat biolina jotzen  Txistulari talde baten argazkia

Gure herrietako jendearen musika beharrak betetzeko, hainbat proiektu espezifiko garatu ditugu:

Musika-eskolako gela, bi mahai errenkada albo batean irakaslearena dagoelarik

  • Helduak: Proiektu espezifikoa behar espezifikoekin… eta astean ordu beteko lan-saioa.
  • Euskara: Ikasle euskaldunen eskaerari erantzunez, euskarazko taldeak.
  • Profesionala: Arreta berezia eta espezifikoa, bai hizkuntza musikalean bai instrumentuan, Maila Ertaineko ikasketa profesionaletara pasatu nahi duten ikasleak prestatzeko.
  • Dirulaguntzak: Instrumentu-eskoletarako, banakako eskola luzeagoak edota doako matrikula ikasle bikainentzat. Azterketa baten bitartez lortzen dira.

Eskolaren Filosofia orokor gisa, zera nahi dugu: Burlatako eta Atarrabiako jarduera musiko-kultural guztia sortzen duen gunea izatera iritsi.

Ildo horretan, honako jarduera hauek egiten dira:

  • Kontzertu pedagogikoak, Atarrabiako eta Burlatako ikastetxe guztietan.
  • Kontzertuak eta entzunaldiak. Ikasturtean zehar 35tik goiti, bi herrietan.
  • Eskolaren eguna. Urtetik urtera, txandatuz joaten da herri batetik bestera. Askotariko jarduerak egiten dira, kalean eta modu ludiko eta parte-hartzailean.
  • Ikasturte bukaerako kontzertua. Horretara, herriko erakunde musiko-kulturalei gonbidatzen zaie eskolako ikasleekin batera parte har dezaten.
  • Hilarión Eslava Saria, ikasketak bukatu berri dituzten ikasleentzako akuilu eta aitorpen gisa.
  • Bi herrietako jarduera kulturaletan parte hartzea (Errege Magoen desfilea, Atarrabiako Liburuaren eguna, gizarte-zentroetara bisita musikalak egitea, eta abar).
  • Gure inguruko Eskolen arteko musika-trukeak, Pablo Sarasate Kontserbatorioa barne.

Instrumentu taldearen argazkia   Trikitixen argazkia

Laburbilduz, bi dira asmo nagusiak. Batetik, gure ikasleen artean heziketa musiko-kulturalaren inguruko giroa sortzea eta, bestetik, musikaren inguruan biltzeko eta elkarbizitzeko gunea izatea bi herrietako jendearentzat.

Jendaurreko ordutegia:

  • Goizez: 11:00etatik 13:00etara.
  • Arratsaldez: 15:30etatik  16:30etara.

Helbidea: San Juan Bautista karrika 18 p.k.31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa

Telefonoa: 948 23 23 71

Faxa: 948 24 49 01

E-Posta: hilarioneslava@hilarioneslava.net

Web orria: http://www.hilarioneslava.com

Twitter: https://twitter.com/escuelahilarion

Facebook: Hilarión Eslava Musika Eskola