Burlatako Udaleko Haur Eskolak helburua du 0 eta 3 urte bitarteko haurren garapen integrala, aniztasuna eta giza baloreak sustatzen dituen hezkuntza-proiektu baten bidez.

Haur eskolak haurrari eskaini nahi dio ingurugiro estimulatzailea non maitatua sentitzen den, non ikaste dituen osasun, elikadura, autonomia, atseden eta gizarteratze-ohiturak. Hori guztia haren indibidualtasuna errespetatuz, modu honetan haurraren nortasunaren garapen orokorra bultzatzeko eta haren gaitasun intelektualak, afektiboak, fisikoak eta mugimendukoak indartzeko.

Eskolak 144 haur hartzeko leku adina du, haien adinaren arabera banatuak:

  • Bularrekoak, 0 eta 1 urte bitartekoak
  • Ertainak 1 eta 2 urte bitartekoak
  • Zaharrenak 2 eta 3 urte bitartekoak

Hizkuntz modalitatea elebiduna da, gaztelaniaz eta euskaraz.

Eskola 7:30ean irekitzen da eta 16:30ean itxi.

SARRERA:  7:30etik 9:30era.

IRTEERA:

  • 12:00etan jantokia ez dutenak
  • 13:00etan jantokia dutenak

Helbidea: Altolaguirre kalea p.k. 31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa

Telefonoa: 948 38 26 69

Faxa: 948 38 21 39

E-Posta: bizkarmendia@burlada.es