LEKUA: Burlata





Jaiak |

Asteazkena 14

11:30 h. Turrutxiki Txaranga Elizako plazatik abiatu eta Larrañeta plazarantz joanen da.

12:00 h. “Txupinazoa” Jaiak iragartzeko, Larrañeta plazan. Ondoren Burlatako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa,
Burlata Herriko Gaiteroak eta Burlatako Txistulariak eta Burlatako Musika Banda aterako dira. Herri aperitiboa Larrañetako plazan. “Apar-festa” ausartenentzat.

17:00 h. Kultur Etxean kafe-kontzertua Burlatako adineko pertsona guztiendako. Azabache orkestraren emanaldia.

18:30 h. Karrikadantza, Larrañeta plazatik abiatuta. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, Larratz Dantzari Taldeak, Burlata Herriko Gaiteroak, Burlatako Txistulariak eta Musika Bandak ibilbidea eginen dute: Hilarion
Eslava, Nagusia, Intxaustia, Ermita eta san Frantzisko, Udal parkean amaitzeko.

19:00 h. Karmelo Argüellesen XIX. Esku pilota txapelketa. Kadete eta gazte kategorien finalak Askatasuna Frontoian. Doako sarrera leku mugatuekin.

20:00 h. Kontzertua Udal Parkean, Burlatako Txistulariek emana, Larratz Dantzari Taldea, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Burlata Herriko Gaiteroak lagunduta. Euria egiten badu Ermitaberrin
eginen da.

21:30 h. Txikientzako entzierroa. Ibilbidea: san Frantzisko kalea, Arropa Garbitzaileak eta Mokarte kaleen arteko zatian.

22:00 h. Zezensuzkoa. San Frantzisko kalean aterako da, Arropa Garbitzaileak eta Mokarte kaleen arteko zatian.
22:30 h. Gazte-gunea (Zalduko aparkalekua): Kontzertua: Khamul.

23:00 h. Dantzaldia Francisco Zubiate “Parrita” plazan Azabache orkestraren eskutik.

23:30 h. Gazte-gunea (Zalduko aparkalekua): Kontzertua: Khous.

23:30-03:00 h. Druida zonaldea HEGOAK. Drogakontsumoari lotuta dauden arriskuen murrizketa; informazioa eta
sustantzien analisia. Hurbildu eta galdetu! Txoznen gunea.

00:05 h. Bigantxak askatzea. San Frantzisko kalean aterako dira, Arropa Garbitzaileak eta Mokarte kaleen arteko zatian. Turrutxiki Txarangak girotua.

01:00 h. Gazte-gunea (Zalduko aparkalekua): Kontzertua: Koma.

 

Gainera…

SAN JOAN BAUTISTA PARROKIAREN EGITARAUA

19:00 h. Hilarion Eslavaren Salbea kantatzea san Joan parrokian, San Juan Bautista abesbatzaren partehartzearekin.

 

ÁGORA TABERNA

14:00-19:00 h. Gussy taldearen kontzertua akustikoan.

20:30 h. Tokan2 La Polla taldearen kontzertua (La Pollari tributoa).

01:o0 h. Dj’s zuzenean.

 

BAR LA TOSKANA

00:o0 h. Lady Braguisen kontzertua.

 

 

Burlatako Jaietako egitaraua 2019