LEKUA: Kultura Etxeko antzokian


ORDUTEGIA: 19:00 h.





Kontzertua |

“Gernika” diskoaren aurkezpena, Aimar Jimenezek eta June Gabarainek ondua. Euskal dantzak dira, bestelako ukituarekin bilduak. Hamar gai, guztira: sarrera, polka, fandangoa, arin-arin, habanera, zortzikoak, txotisa, belauntziko, ezpata-dantza, kalejira/baltsa, aurreskua. Horrez gain, hiru pare dantzarik euskal dantzak emanen dituzte; bikote bat, berriz, dantza garaikidean arituko da musikaren ariora, eta aktore narratzaile bat. Eta 20 musikariz osaturiko taldea. Istorioa Gernikako bonbardaketa da, musikaren, dantzaren eta interpretazioaren bidez kontatua, herri bizia zenetik erail zuten arte.

Sarreren salmenta:

  • Aldez aurretik: 4€.
    • 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
    • Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
  • Leihatila: 6€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.