LEKUA: Kultura Etxea


ORDUTEGIA: 20:00





Antzerkia |

Antzerkia euskaraz.

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da?

Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…

Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Zuzendaritza: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Olatz Ganboa, Ane Pikaza
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

Sarreren salmenta:

  • Aldez aurretik: 8€.
    • 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara.
    • Online.
  • Leihatila: 10€. Ikuskizuna baino ordu bat eta erdi lehenago.