LEKUA: Kultur Etxea


ORDUTEGIA: 20:00etan





Bakarrizketa |

Bakarrizketa Pedro Llamas eta David Navarrorekin.

 

Pedro Llamas

Bere ikuskizunetan Pedro Llamasek ikuspegi kritikotik hitz egiten digu egunerokotasunaz, inguruan ditugun gauzak ikusteko modu bat baino gehiago dagoela erakutsiz, interpretatzeko, imitatzeko eta inprobisatzeko dituen dohainez baliatuz, eta publikoa une oro partaide eginez. “Verano Azul” edo “Ana y los Siete” bezalako telesailak amerikarrek eginak direla imajinatzea, Eurojuniorrek “antes Muerta que Sencilla” abestiak zergatik irabazi zuen ulertzen saiatzea, edo Pocholo aktore dramatikoaren arloan defendatzea Pedrok bere bakarrizketetan konta dezakeenaren adibide batzuk besterik ez dira (eta beste euro batzuen truke auzoko esamesak kontatzen dizkizu).

 

David Navarro

Komiko jienarrak bere eguneroko bizitzako gauzak kontatzen dizkigu. Era berean, iraganera garamatza, lehen nola bizi ginen erakusteko, eta gure etorkizuna nolakoa izango den galdetzen digu. Identifikatuta sentiaraziko zaituzten istorioak, baina David Navarroren estilo bereziarekin.

 

Sarreren salmenta

  • Aldez aurretik: 15 €.
    • 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
    • OnlineHasiera baino 3 h. lehenago arte.
  • Leihatila: 18 €. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.