LEKUA: Kultur etxea





Erakusketa |

Nafarroako Gobernuak Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 2018ko irailaren 19an Nafarroako Gobernuak, Tuteran egindako ekitaldi instituzionalean, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligari (WILPF) bakearen aldeko lan-konpromisoa aitortu zion. Sortutako lan-harremanaren ondorio da “WILPF: bakegintza feministaren ehun urte” erakusketaren berrargitalpena. Erakusketa Nafarroako ikastetxe eta toki entitate ezberdinetara mugituko da gizarte baketsuago, etikoago eta justuago baten eraikuntzan esperantza mezua helaraziz.

Erakusketa honekin bakearen aldeko erakunde zaharrenetako bat ezagutarazi nahi da, batez ere emakumeek osatua, eta oraindik ere bizi-bizirik jarraitzen duena. Emakume hauek, bakea josten 100 urte baino gehiago daramatzatenak, bakea gure planetako gune guztietan posible izan dadin saiatzen dira, baina, bereziki, gerra eta gatazka eremuetan egiten dute lan.

WILPFen helburu nagusiak guztizko armagabetze unibertsala, bake justu eta iraunkorra, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea dira. Horregatik, erakunde honek, eragin zuzena du gobernuengan, momentu zailetan elkarrizketa zubiak bultzatzeko asmoz egiten du lan.

WILPF 1915ean sortu zen, Lehen Mundu Gerran, Hagan (Herbehereak) eginiko biltzar batean. 2015eko apirilean, beste biltzar bat egin zen Hagan bertan mendeurrena ospatzeko. Bere lan-eremu nagusiek ondoko programa hauek dituzte oinarri:

  • Borondate Kritikoa lortu asmoz (Reaching Critical Will), bake kultura sortzera bideratua.
  • Lasterketa armamentistikoa geldi dezagun (Stop The Arms Race.STAR), era guztietako armamentuen guztizko indargabetze unibertsala lortzeko.
  • Bakearen aldeko emakumeak (Peace Women), bake negozioaketetan emkumeen presentzia handitzeko “Emakumeak, Bakea eta Segurtasuna” – ri (2000) buruzko Nazio Batuen 1325 Ebazpena betetzeko.

“Indarkeria ez delako ekidinezina, aukera bat baizik, guk indarkeri eza aukeratzen dugu bitartekari eta helburu gisa. Emakumeen indarra askatuko dugu eta, helburu bera duten gizonezkoekin elkarlanean, mundu justu eta harmoniatsua sortuko dugu. Bakea egin behar dugu, giza eskubidetzat dugu hori”.

Hagako Biltzarrean, 2015ean, onartutako manifestua

Erakusketa hau WILPF-Espainiako Historia Taldeako ondoko lagunek egin dute: Concha Gaudó Gaudó, erakusketaren komisarioa, Carmen Magallón Portolés, WILPF-Espainiako ohorezko Lehendakaria, Gloria Álvarez Roche, Cristina Baselga Mantecón, Sandra Blasco Lisa, Piluca Fernández Llamas, Pilar Lainez Clavería, Carmen Romeo Pemán, Inocencia Torres Martínez.