Txistularis y GigantesAbuztuaren 15ean dira Burlatako zaindariaren bestak. Abuztuaren 14tik 19era izaten dira gehienetan.

Jarduera anitz antolatzen dituzte: suziria, erraldoiak eta kilikiak, erlijio-ospakizunak, askotariko kontzertuak, kirol-jarduerak, zezen suzkoa, dantzaldiak, txarangak, eta abar.

Entzierroa, neska bat zezen aurrean korrikan ikusten daJarduera guztien artean, honako hauek nabarmentzen dira: jokatzeko abelburuekin egindako entzierroa eta egun berezietako bazkariak, hala nola emakumeen egunekoa, “kalderete” egunekoa, adinekoen egunekoa, eta abar.

Bestalde, lehiaketak ere aipagarriak dira. Idazlan-lehiaketarako, euskarazko zein gaztelaniazko idazlanak aurkeztu behar izaten dira, eta adinaren araberako kategoriak egiten dituzte. Beste lehiaketarik ere bada: kartel txikien lehiaketa, argazki-lehiaketa, jubilatuei zapia jartzeko ekitaldia, eskuzko pilota txapelketa, “Burlata Hiria” txirrindularitza criterium-a, atletismo-lehiaketa, Burlades futbol-taldearen partidak, “Burlatako Udala” eskubaloi-txapelketa, zinema aire zabalean, eta abar.

Azken batean, denetarik izaten da Burlatako bestetan: askotariko jarduerak, eta, are garrantzitsuagoa dena, denontzako eta adin guztietako lagunentzako bestak dira.