San Juan Bestan eginda sua, txingar gainetik jendea saltokaEkainaren 23an, eta hil horretako 26ra arte, San Juan suen inguruko bestak ospatzen dira. Lau egun horietan, gala-jantzian sartzen da Burlata, eta askotariko jarduerak antolatzen dituzte: dantzak, suak, kontzertuak, erraldoiak eta buruhandiak, kart-ak, pailazoak, txistorra-jatea, eta abar. Denontzako jarduerak izaten dira, txikienetik hasita zaharreneraino.