Iglesia de San JuanAntzinako eliza gaur egungo San Juan plazan zegoen.

Nafarroako Museoaren kaperan daude bai San Juan Bautistaren omenez eginiko erretaula nagusia bai San Blasen omenez eginikoa.

Esteban de Obray frantses zizelkariak eta Juan del Bosque iruindar margolariak egin zuten erretaula nagusia.

1952ko ekainaren 24an, San Juan egunarekin batera paratu zuten eliza berria izanen zenaren lehen harria. Basilio Armendariz jauna zegoen orduan erretore-lanetan, eta Pedro Santesteban zen herriko alkatea. 1954ko urriaren 17an inauguratu zuten eraikina. Javier Yarnoz arkitektoak gauzatu zuen tenpluaren proiektua.

Eraikinaren oinplanoa latindar gurutze formakoa da, egitura modernokoa, eta nabarmenak dira elizaren barnealdeko altzariak, Nafarroako hainbat tokitatik hartuak. Gaur egungo erretaula nagusia estilo neoklasikoari dagokio, eta Iruñeko katedraletik hartua da (San Blasen omenezko erretaula da).