Txipi-txapa udal ludoteka jolasterako lekua da, Burlatan erroldaturiko edo 1. edo 2. graduko familia Burlatan erroldatua duten 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Helburu nagusia jolas-jarduera bultzatzea da, haurren garapen integrala bultzatzeko eta, bide batez, aisialdiaren autogestio egokia  lortzeko bitarteak haurrei eskaintzea.

Ludotekak urtean zehar tailer eta jarduera batzuk egiten ditu eta aldian-aldian aldatzen dira. Horretaz gain, haurrekin zerikusi duten zenbait arlotan parte hartzen du (egun bereziak, haurrak ongi tratatzea bultzatzeko sarea…)

Ikasturtean zehar ordutegia da 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera eta ikasturtea bukatuta 10:00etatik 13:30era.

Ludotekako argazkia, mahaiak eta aulkiak kolore biziz margotutako gelan   Ludotekako argazkia kaletik ikusita, igelak kolore biziz margotuta paretan ikusten dira   Ludotekako argazkia jolas gela

Adina: 3 urtetik 12 urtera.

Ludotekako arduradunak: Amaia Clemente Remón eta Eva Muez Lorente

Helbidea: Francisco Ardanaz plaza 5 – 6 p.k.31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa

Telefonoa: 948 14 13 65

E-Posta: ludoteca@burlada.es

Facebook: Ludoteca txipi-txapa