Arga ibaiaren gaineko terraza batean dago Burlatako udalerria. Iruñetik 3 km-ra dago; hegoaldean, Iruñearekin eta Atarrabiarekin egiten du muga; ekialdean, Uharterekin; hegoaldean, Eguesibarrekin, eta, mendebaldean, Iruñearekin.

Iruñetik hurbil dagoenez eta Done Jakue Bidea haren erdi-erditik igarotzen denez, bizitegigune garrantzitsua da Burlata.

1970. urtean, Eguesibarretik bereizi, eta udal beregain bihurtu zen. 1973ko irailean inauguratu zuten gaur egungo eraikina.

“Iruñean, jende ona;
Burlatan, ezkila-jotzaileak,
Atarrabian, karrikak luze,
eta, Uharten, tipulazaleak”

Burlata, airetik ateratako argazkia  Burlatako inguruak, airetik ateratako argazkia