Burlatako gune berria, etxez inguratutako errepide eta errotonda ikusten daBurlatako paisaia ia-ia erabat laua da; izan ere, Arga ibaitik eskuinera dagoen zabaldi batean dago kokatua. Hain zuzen ere, Iruñeko aldirietako ipar-ekialdean hartzen ditu Argak Ultzama ibaiaren urak. Argak Iruñearen eta Burlataren arteko muga ezartzen du.

Arga ibaiak ipar-ekialdetik hego-ekialderantz zeharkatzen du Burlata, eta haren ibilbidea bihurgunetsua da. Udalerria drainatzen duen sare hidrografikoan ur-biltzaile nagusia da Arga ibaia.

Lur landuen herena sail ureztatuak dira, eta gainerako lurrak idorreko lurlanetarako eta lur komunal gisa erabiltzen dira. Erregistratutako gainazalaren % 10 baino gehixeago osatzen dute lur komunalek. Idorreko lurlanei dagokienez, Burlatako paisaiaren osagai garrantzitsua dira laboreak, batez ere garia, garagarra eta oloa.