Escudo de BurladaFlorencio Idoatek, Nafarroako Errege Artxibategi Orokorreko zuzendariak, iradoki zuen udalerriko armarria Burlatan egondako errege-erreginen omenez eta Burlatako jauretxean sortua zen Leonor Borboikoaren gomutan egitea.

Bost ostargi-belar ageri dira azur koloreko hondoan. Gorri heraldikoz ditu inguru-ertzak, eta, haien barrenean, Nafarroako kateak, urre-kolorez. Mototsez apaindutako kasketa du zigilutzat.