BURLATAKO UDALEKO ALKATETZAREN EBAZPENA

-ABENDUAK 18-PERTSONA MIGRATZAILEEN NAZIOARTEKO EGUNA

2000. urteaz geroztik, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ekimenez, abenduaren 18an Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horrela, migrazio-mugimenduek gizateriaren historian zehar duten   garrantziari balioa eman nahi zaio, bai eta jatorrizko gizarteentzat zein helmugako gizarteentzat duten onurari ere. Aldi berean, salatzen du migrazio horiek askotan mundu mailan dauden desberdintasunek eta gatazkek eragiten dituztela, migrazio-iragaitean gertatzen diren krisi humanitario larriez ohartaraziz, eta, era berean, mundu mailan baliabideak modu bidezkoagoan banatzeko eta jatorrian laguntzeko beharra aldarrikatuz, pertsona orok bere lurraldean duintasunez garatzeko eskubidea erabil dezan.
Burlata beste jatorri batzuetako pertsonen ekarpenari esker eratu izan da historikoki, eta beti izan da harrera-herria. Hala, Udalak, pertsona migratzaileek giza, kultura, ekonomia eta abarren arloan ematen duten aberastasunaz konbentzituta, lan proaktiboa egiten du duela urte batzuetatik hona, pertsona horiek behar bezala hartzeko, beren eskubideak eta betebeharrak betetzen dituztela ziurtatzeko, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko, Burlatan dauden kulturak aitortzeko eta inklusioa eta kulturen arteko elkarbizitza sustatzeko.
Pandemiaren ondorioz hain gogorrak diren une hauetan, oraindik ere beharrezkoagoa da mundu justuago baten alde borrokan jarraitzeko betebeharra aldarrikatzea, migrazio-prozesuan pertsona guztiei modu duinean laguntzekoa eta gure bizilagun migratzaileen beharrei erantzuten jarraitzekoa, egoera honetan ahulagoak baitira. Hartara, administrazio publikoek ahal duten guztia egin behar dute pertsona horien administrazio-egoera erregularizatzeko eta beren administrazio-espedienteak egoki, irisgarri eta azkar kudeatu ahal izateko
Horregatik guztiagatik, honako hau adierazten dugu:

● Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu.

  • Migratzaileekiko dugun konpromisoa eta haien harrera, arreta eta inklusioa. Halaber, kultura-aniztasunaren aberastasunaren aldeko eta jarrera arrazista eta xenofoboen aurkako sentsibilizazioa, gure herrian dauden jatorri eta kulturen aintzatespena, eta kulturen arteko elkarbizitza sustatzea.
  • Gure elkartasuna bizitza hobe baten bila edo jazarpenetik eta gatazketatik ihesi jaioterritik alde egiten duten pertsona guztiekiko, eta migrazio-igarobidean laguntza duina eskatzen dugu.
    Azkenik, herritar guztiak gonbidatzen ditugu alkatetzaren ebazpen hau berrestera, pertsona migratzaileekiko jarrera konprometitu eta solidarioarekin.