Gaurkotasuna



Burlatako egitaraua martxoak 8rako

9:00 Kalejira informatiboa (Askas)

11:30 Hamaiketako autogestionatua, ekarri zerbait!

12:00 ELKARRETARATZEA (Parrita)

12:30 Argazki erraldoia (Parrita)

17:45 Zutabea Iruñerantz (Askas)

19:00 MOBILIZAZIOA (Golem zinemak)

Berdintasun alorraren egitaraua martxoak 8rako

Martxoak 11 19:00etan

Hitzaldia

María Castejón

Mujeres de anuncio. Representaciones de género en la publicidad

Tokia: Burlatako liburutegia.

Martxoak 25 19:00etan

Zinean emakume heroien zikloa

María Castejón Leorzarekin zine foruma

Filma: La batalla de los sexos

Tokia: Kultura Etxea.

Sarrera: Doakoa lekua bete arte.

Adierazpen instituzionala, 2019ko martxoaren 8a emakumeen nazioarteko egunaren karietara

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, MARTXOAREN 8A EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN KARIETARA

Gaur duela urtebete, nazioarteko mugimendu feministek egindako deialdi historikoak herritarrei galdegin zien egoera jasangaitz baten inguruan, non eta XXI. mendean bete-betean egiturazko desberdintasunak mantentzen baitira emakumeen nahiz nesken bizitzetako esparru guztietan.

Erantzunak antolatzaileen itxaropen guztiak gainditu zituen; milioika emakume atera ziren kalera emakume guztiendako eskubide guztiak aldarrikatzeko, hausnarketa andana sortu ziren, baita zenbait mugimendu ere, eta azaleratu zituen egun horretan munduko hainbat tokitan aldi berean egin ziren aldarrikapenak eta eskaerak.

Herritarren gehiengo zabal batek kaleetan egindako erakustaldi horrek –parte-hartzeak, aniztasunak eta horizontaltasunak gidaturik– emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak giza-eskubideen urratzean kokatu zituen, eta dei egin zien herritarrei, gizarte-eragileei eta administrazio publikoei buru-belarri jarrai dezaten berdintasuna sustatzen, politika publikoetan sakontzen eta benetako berdintasuna ahalbidetuko duten neurri eta baliabideak ezartzeko lan egiten.

Gaur, urtebete geroago, jakitun gara egindako bideaz eta lorpenez. Baina badakigu oztopoak daudela eta oraindik ere badela bide luzea gure helburua lortu arte, hain zuzen, gizarte justu, demokratiko eta berdintasunezkoak lortzea eta eraikitzea, eta haietan bizitzea, emakumeen eta gizonen bizitzak osotasunean garatuta, askatasunean eta baldintza zein aukera berdintasunean. Geure bizitzetako esparru guztietan eta mundu osoan.

Berdintasunerantz dugun bide luzean norabide bat baino ez dugu aurreikusten, alegia, aurrerapausoak ematen jarraitzea. Bizitzaren jasangarritasuna –bizitza guztiena– eta hura baldintza berberetan bizi ahal izatea, horra gure helburuak. Horregatik geure egin nahi dugu honako aldarri hau: Orain inoiz baino gehiago, bultzada feminista, pausu bat ere ez atzera!

Horregatik guztiagatik, toki-erakunde garen aldetik, honako konpromiso hauek adierazi nahi ditugu:

– Toki-esparrutik jarraitzea berdintasunaren aldeko legeak eta politika publikoak bultzatzen.

– Gure hiriko emakumeen behar zehatzak ikusarazten eta egun indarrean jarraitzen duten desberdintasun adierazpen guztiei dagokien neurria ematen jarraitzea.

– Emakume eta gizonen arteko ezberdintasun egoera guztiak gainditzeko jarduketak ezartzea.

– Mugimendu feministari laguntzea bere borroka eta eskaeretan.


NAFARROAKO GOBERNUA

“Ahalduntze kolektiboaren bidez Berdintasuna eraikitzen”

Kanpainaren spota