Gaurkotasuna



Informazio gehiago: Ur jarduerak 2020

MAILA PROBAK: urtarrilaren 17an

1. Ikaste mailaz jabetzea ez da nahitaezkoa baina bai gomendagarria.

2. Nahiz eta maila-taldea desegokia izan, ez dugu ziurtatzen aldatzeko aukera.

3. Zein maila duten ez dakiten pertsonek, urtarrilaren 17an egin ahalko dute mailaketa proba, 18:45etatik 20:00etara. Itxaron zenbakia urtarrilaren 15etik aurrera hartu ahalko dute, udal igerilekuetan.

AURREZ IZENA EMATEA: urtarrilaren 20tik 22ra

1. Pertsona batek gehienez hiru taldetan eman dezake aurrez izena.

2. Talde batean baino gehiagotan aurrez izena ematen badu, lehentasun-hurrenkera adierazi beharko du; -1- gehien interesatzen zaion taldearentzat, -2- ondotik gehien interesatzen zaionarentzat, eta -3- gutxien interesatzen zaionarentzat.

3. Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa da, baina ez du plaza esleipena ziurtatzen.

4. Aurreinskripzioak telefonoz eginen dira (012 zenbakiaren bitartez, 948 012 012) edo, bestela, Burlatako Udalaren Webgunearen bidez: Aurreinskripzioak

Honako datuak emanen dira:

– Ikaslearen izena eta abizenak.
– Ikaslearen NAN (halakorik badu).
– Jaioteguna.
– Telefono zenbakia (mugikorra eta/edo finkoa).
– Zein taldetan eman nahi duen izena (lehentasun-hurrenkera adierazita).
– Posta elektronikoaren helbidea (halakorik badu).

5. 24 hilabetetik beherakoak haien amen edo aiten izenean egin beharko dute aurretiko izen ematea.

AURREZ IZENA EMANDAKOEN ZERRENDA ARGITARATZEA: urtarrilaren 28an eta 29an.

1. Zerrendak Udal Igerilekuetan eta Udalaren Webgunean argitaratuko dira, interesatuek beren aurre inskripzioa ongi izapidetu dela ikus dezaten.

2. DATUAK EGIAZTATU: euren egiazkotasunaz aparte, zerrendan agertuko diren datuak izanen dira plaza esleipena egiteko orduan kontutan hartuko direnak.

3. Erreklamazioak (halakorik bada) zerrendak argitaratuta dauden bitartean (01/28 eta 01/29) eginen dira, eta aurre inskripzioa egitean jasotako aurre inskripzioaren zenbakia aurkeztu beharko da.

4. Urtarrilaren 28an eta 29an, nahiko eskaerarik ez dagoelako eratuko ez diren taldeetan izena eman dutenek beste talde batzuetan izena eman ahalko dute.

ONARTUEN ZERRENDA ETA ITXARON ZERRENDA ARGITARATZEA: Otsailaren 4an.

1. Zerrendak Udal Igerilekuetan eta Udalaren Webgunean argitaratuko dira.

2. Eskariak tokiak baino gehiago diren taldeetan, onartutakoen artean zozketa eginen
da tokiak banatzeko eta itxaron zerrendak osatzeko.

3. Lehentasun-hurrenkera hau ezartzen da plazak esleitzean:

1.- Lehen txandan parte hartu duten pertsonak.
2.- Burlatako udal igerilekuetan abonatutako pertsonak.
3.- Burlatan erroldatutako eta bazkideak ez diren pertsonak.
4.- Burlatan erroldatuta ez dauden eta bazkideak ez diren pertsonak

ORDAINKETAK / PLAZA FORMALIZATZEA: Otsailaren 4tik 5ra

1. Egiaztatu onartutakoen zerrendan plaza duzula.

2. Ordaindu zure ikastaroa, ordainketa-kontzeptuan onartutakoaren izena eta abizena
adierazita. Bi bide dituzu ordainketa egiteko:

– Deitu telefonoz 012ra eta eman zure kreditu-txartelaren zenbakia.
– Kirol-Patronatuaren kontu korronte hauetan:

– La Caixa ES66 2100 5256 61 2200060551.
– Euskadiko Kutxa ES08 3035 0087 08 0870900042.
– Rural Kutxa ES53 3008 0073 17 3514201023.

3. Ez baduzu epe barruan ordaintzen, tokia galduko duzu.

4. Behin ordainketa eginda, ez da dirua itzuliko (jarduera, modu jarraituan egiteko eragozten
duten osasun-oztopoengatik ez bada).

Informazio gehiago: Ur jarduerak 2020