Gaurkotasuna



JARDUERAK 19-20 WEB

Jarduerak 2019-20

2018-19 IKASTURTEAN IKASTAROREN BATEN I. MAILA EGIN DUTEN IKASLEEN MATRIKULA. IKASTARO HORREN II. MAILAN IZENA EMAN AHAL IZATEKO: Irailaren 10etik 12ra.

  • 012-aren bidez soilik izena eman daiteke.

BURLATAN ERROLDATUTAKO PERTSONENDAKO MATRIKULA irailaren 13tik 23era

  • Ordainketa kreditu txartelarekin egin behar baduzu:
    • Web orriaren bidez, sarrera bat erosiko balitz bezala “Burlatakoa” tarifarekin
    • 948 012 012 telefonora deituz (astelehentik ostiralera 08:00etatik 19:00etara)
    • Matrikulatzeko orduan kreditu txartela izan beharko duzu eta momentuan ordainduko da.
    • Dei bakarrean edo web orrira sartzean erreserbatutako ikastaro guztiak kreditu txartel bakarrean kargatuko dira.
  • Banku transferentzia bidez egindako ordainketak
    • Kultura Patronatuko bulegoetan aurrez aurre (astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era) eta jarraian dauden kontuetako batean dirua sartuz ikaslearen izen abizenak eta izena eman duen ikastaroa adieraziz.
      • La Caixa ES69 2100 5015 5222 0002 8368
      • Laboral Kutxa ES98 3035 0087 0108 7004 4874
    • Kultura Patronatura helarazi beharko da ordainketa egiaztagiria 48 orduren buruan, horrela egiten ez bada plaza berriro eskainiko da.

BURLATAN ERROLDATUAK EZ DAUDEN PERTSONENDAKO MATRIKULA irailaren 25etik 28ra

Pertsona erroldatuek egin behar duten modu berean baina “Erroldatu gabea” tarifarekin. Web orriaren bidez egiten bada, sarrera bat “Erroldatu gabea” tarifarekin erosiko balitz bezala

Izen ematea online

 

INFORMAZIO OROKORRA:

  • Behin ordainketa eginda ez da itzulketarik eginen.
  • Plaza norberarena da eta besterizina da.
  • Ikastaroaren lehenengo hilabetean joaten ez den ikasleari baja emanen zaio.
  • Datetan edota kopuruetan iruzurrezko matrikulak hautemanen balira, bertan behera geratuko lirateka eta ez litzateke dirurik itzuliko.
  • Ikastaro guztiak, haurrendako direnak izan ezik, 16 urtetik gorako pertsonendako dira.
  • Ezin da aldi berean jarduera bereko maila ezberdinetarako plaza eskatu.
  • Maila aurreratuko ikastaroetarako oinarrizko ezagutza behar da.
  • Eskaintzen diren jardueretan aldaketak izan daitezke eta bertan behera ere gera liteke. Aldaketen berri interesdunei emanen zaie.
  • Hastapen ikastaroa egin eta % 80ko bertaratzea duten Burlatan erroldatuta dauden pertsonek hurrengo urteko maila aurreratuko ikastaroan izena emateko lehentasuna izanen dute.