Gaurkotasuna



2021/22 (1. MAILAKO) EKINTZA PLANAREN ONESPENA

 

Burlatak bere Udalerriko jasangarritasuna hobetzeko lehen Ekintza plana badauka

Burlatako 2030 Agenda aurrera eramateko Ekintza Plana – 1. MAILA

Partaidetza prozesuaren parte den jendearen proposamenak (712 osotara) jaso eta gero

eta bere balorazioa egin ondotik, filtratze eta deliberazio prozesu batekin jarraitu zen, zeinetan 2030 Agenda komisioan alderdi politiko desberdinak parte hartu duten. Lanketa hau udalerriko pertsona teknikoen proposamenekin lagundua izan da. Lehenego Ekintza Plana egiteko, 34 (proposamenen zenbaketa) proposamen ditu erabateko adostasun politikoarekin.

 

Ondoren eta Urbanismo komisiotik pasa eta gero, Plana onartua izan zen ekainaren 23an egindako udaleko osoko bilkuran 6 alderdi politikoen adostasunarekin.

Ekintza Plana osatzen duten ekintzak egitea adostasun politikoaren baitan geratuko da eta bere abiaratzea zehazten duten mailak egongo dira.

1.MAILA: (34 proposamen) erabateko adostasun politikoarekin eta berehalako hasiera dutenak (2021/22).

2.MAILA: (91 proposamen) eztabaida gehiago behar dutenak eta etorkizunean aplikatzeko aukerarekin (1-5 urte).

Bi maila hauek ordezkari politikoen aueraketaren ondorioa da, gehituta jendearen porposamen garrantzitsuenen aukeraketa honako irizpidetan oinarrituta.

– Area bakoitzarengatik 2 proposamen aukeratuenak 3. herritar foroan.

– Area bakoitzeko 2 proposamenen errepikatuenak.

3.MAILA: (161 proposaen) eztabaidarako aukeratuak izan ziren, baina alderdi politikoek ez zituten aukeratu. Planean sartzeko edo ez geratuko dira.

twitter: @Burlada2030

facebook: @Agenda2030Burlada

instagram: Burlada2030

email: agenda2030@burlada.es

 

EGINDAKO EKINTZAK

JASANGARRITASUNAREN 3. FOROA (2021eko maiatzan)

Herritarren hirugarren topaketa honetan, gerturatu ziren pertsonen esanetan proposamen esanguratsuenen inguruko hurbilketa bat egin zen, zein proposamen ziren garrantzitsuagoak eta zeintzuk ez erabakitzeko eztabaida sortu zen haien inguruan zeuden adostasun zein desadostasunak aurkitzeko asmoz.

Solasaldi gune bat sortu zen, zeinetan 12 pertsonek oso gogotsu eta era aktibo batean parte hartu zuten. Gainera, parte hartzeko hainbat modu eman ziren.

Elkartzratzearen emaitzak hemen dira ikusgai.  https://cutt.ly/tbPuhsO  [cas]

Jendeak egindako ekapenak hemen dira ikusgai: https://cutt.ly/8bPuvRc [cas]

 

BURLATA JASANGARRI BATERAKO JASOTAKO PROPOSAMENAK

Amaitu da etorkizunean Burlata jasangarri bat eraikitzeko proposamenak jasotzeko epea, eta guztira 712 iritsi dira horretarako prestatutako bitartekoen bidez (posta elektronikoa, galdetegia, postontziak eta herritarren foroak).

712 proposamen jaso ondoren (hemen ikus ditzakezu jasotako proposamen guztiak https://cutt.ly/QbkBFMC) eta antzekotasunaren arabera elkartu eta gero, udal teknikariek haien bidegarritasuna errebisatu dute errealizaioaren (teknikoki posible), muga administratboen (udalerriaren konpetentzien barnean eta haren legearen arabera) edo udalerrian martxan jarrita daudenen arabera.

Hemendik 286 proposamen egingarri atera dira (esteka honetan ikusgai daudenak https://cutt.ly/hbQ0KYN

Beste 131ak ez dira bideragarriak. Ondorioz, ez dira Tokiko Ekintza Plana Burlatako 2030 agendan sartuko. Esteka honetan ikusgai daude proposamen hauek planean ez sartzearen arrazoi teknikoak https://cutt.ly/FbQ0VCc

Une honetan egin beharreko hurrengo urratsak honako hauek izango dira:

  1. Udal-teknikariek bideragarritasuna berrikustea, egiteko aukera (teknikoki posiblea) eta administrazio-mugak (indarrean dagoen araudiaren barruan) kontuan hartuta.
  2. JASANGARRITASUNAREN HIRUGARREN FOROAN (beharrezkoak diren proposamenak eztabaidatu eta bideratzea).
  3. Maiatzean egingo diren 2030 Agendaren Batzordeen balorazio politikoa.
  4. Ekintza Plana amaitzea eta ekainean udalbatzarrean onartzea.

 

JASANGARRITASUNAREN BIGARREN FOROA (2021eko apirila)

ONLINE ZOOM bidez: apirilak 13, asteartea, 19: 00etan, esteka

PRESENTZIALA: apirilaren 15ean, osteguna, 19: 00etan Kultur Etxean.

Herritarren bigarren topaketa horretan, 2030 Agendaren 10 gaiei buruzko proposamenak bildu ziren, eta foroan aurkeztutako proposamenen inguruan eztabaidatu zen.

Elkarrizketa-gune bat izan zen, eta 27 pertsonak parte hartu zuten, oso modu aktiboan eta inplikatuan, eta parte hartzeko hainbat bide eman ziren.

Partidaren emaitzak hemen. [CAS]

 

BURLATA JASANGARRI BATERAKO PROPOSAMENAK (2021eko martxoa)

Guztira 712 jaso dira horretarako prestatutako bitartekoen bidez (posta elektronikoa, galdetegia, postontziak eta herritarren foroak)

Hemen ikusten ahal dituzu jasotako proposamen guztiak https://cutt.ly/QbkBFMC

 

JASANGARRITASUNAREN LEHEN FOROA (2021ko martxoan)

Osteguna, Martxoaren 4an 18:30ean, Kultur Etxeko Auditorioan

 

Herritarren lehen topaketa horretan, 2030 Agendaren inguruko prozesuaren azalpena egin zen, eta, horrez gain, egindako diagnostikoaren emaitzak ezagutarazi ziren, analisi horretako informazioa parte-hartzaileen pertzepzioarekin baliozkotuz eta kontrastatuz. Gainera, parte-hartzaile horiek Burlatako 2030 Agenda egituratzen duten ardatzei buruzko proposamenak egiten hasi ziren.

Elkarrizketarako gune bat izan zen, eta 18 pertsonak parte hartu zuten, oso modu aktiboan eta inplikatuan, eta parte hartzeko hainbat bide eman ziren.

 

 

Topaketaren emaitzak hemen [cas]

 

PROZESUAREN BIDEOA (2021ko Otsailan)

2030 Agendak udalerriarentzat duen garrantzia zabaltzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko bideo bat egin da. Prozesu hau zeri buruzkoa den eta, batez ere, guztiontzako etorkizun iraunkorragoa eraikitzeko Burlatan egiten ari diren gauzei buruzkoa ikusi ahal izango duzu.

 

Hemen ikus dezakezu

 

JASANGARRITASUNAREN DIAGNOSTIKOA (2021ko Otsailan)

Joan den abenduan eta urtarrilean, Burlatako herritar guztiak gonbita egin genizuen galdetegi baten bidez parte hartzera. Galdetegi horri esker, zuen pertzepzioak jaso ahal izan ditugu, herriko talde politikoek proposatutako kontsultatutako pertsonen laguntzarekin batera, udalerriaren diagnostikoa egiteko, Espainiako Hiri Agendaren proposamenari jarraituz:

 

HIRI-GALDEKETA (2020ko abendutik 2021 urtarrilera)

2021eko abenduaren amaieran eta urtarrilaren hasieran egina. Helburua Burlatako herritarren informazioa biltzea izan da, diagnostiko bat egiteko tresna gisa, udalerriaren garapen jasangarrirako etorkizuneko ekintza-plan bat egiteko oinarria izango dena.

 

Emaitzak hemen ikus ditzakezu:

[cas] [eusk] https://cutt.ly/rk5qWS6

 

ZER DA BURLATAKO 2030 AGENDA?

 

  1. SARRERA

 

Garapen Jasangarritasuneko Burlatako 2030 Agenda pertsonak, planeta eta oparotasuna babestea helburu duen ekintza-plana da. Espainiako Hiri Agendatik ateratako 10 ardatzetan egituratutako 17 Garapen Jasangarrirako Helburuek osatzen dute.

 

  1. Lurraldea, paisaia eta biodibertsitatea
  2. Hirigintza eta populaketa eredua
  3. Klima aldaketa
  4. Ekonomia zirkularraren eta baliabideen kudeaketa jasangarria
  5. Mugikortasuna eta garraioa
  6. Kohesio soziala eta aukera-berdintasuna
  7. Hiri-ekonomia
  8. Etxebizitza
  9. Aro digitala
  10. Udaleko kontu-hartzailetzarako eta gobernantzarako tresnak

 

Jasangarritasunaren ikuspegitik Udalerriaren etorkizuna lantzea izanen du helburu eta ondorengo zutabeetan oinarrituko da: ingurunea, gizartea eta ekonomia.

 

  1. LAN-EGITASMOA

 

JASANGARRITASUNAREN INGURUKO DIAGNOSTIKOA

Helburuak.

Informazioa eta lehenespen irizpideak lortzea.

Hiri Agendako 10 ardatzen arabera jasangarritasun adierazleetatik ateratako datuak betetzea.

Ekintzak.

  • Elkarrizketak edo talde triangeluarra (komunitatearen ordezkari diren eragileak)
  • Galdeketak online
  • Mahai Teknikoa
  • Jasangarritasunaren inguruko lehen foroa

Epea: azaroan hasi eta 2021ko otsaila arte.

Espero ditugun emaitzak eta produktuak: BURLATAKO JASANGARRITASUN DIAGNOSTIKOA dokumentua

 

  1. TOKIKO EKINTZA-PLANA EGITEA

Helburuak.

  • 10 ardatzekin lotutako planaren lerro estrategikoak definitzea

Lehentasunezko helburu eta ildo estrategikoak identifikatzea

Ekintzak

  • Mahai Teknikoa
  • Hirigintza Batzordea
  • Bigarren jasangarritasun foroa (helburu gisa)
  • Hirugarren jasangarritasun foroa (ildoak eta proposamenak aztertu)
  • Udaleko osoko bilkura

Epea: martxoan hasi eta 2021ko maiatza arte.

Espero ditugun emaitzak eta produktuak: TOKIKO EKINTZA-PLANA BURLATAKO 2030 AGENDA dokumentua

 

Organo parte-hartzaileak

  • Maila teknikoko MAHAI TEKNIKOA (udal-teknikariak)
  • TOKIKO BATZORDE BETEARAZLEA (CEL) batzorde politikoa eta teknikoa.
  • JARRAIPEN-BATZORDEA (Burlatako Udaletxea, Nafar Gobernua eta NOMMAD (laguntza teknikoa)
  • JASANGARRITASUNAREN FOROAK (hiritarrei irekiak)