Gaurkotasuna



Zabalik dago eskabide-epea Burlatako Udalaren babespeko apartamentua eskuratu ahal izateko. Interesa duten adinekoek honako baldintza hauek bete behar dituzte.

a) Burlatan erroldatuta egotea eta benetan bizitzea bertan.

b) 65 urte edo gehiago izatea eskaera aurkezten dutenean.

c) Bere kasa ongi moldatzea eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko autonomia psiko-fisikoa izatea.

d) Etxebizitza beharra izatea, honako arrazoi hauek direla eta: etxebizitzarik ez izatea, utzarazpena, bizigarritasun gabezia larriak, konponbide zaileko oztopo arkitektoniko handiak eta/edo beste bizitoki batean egoteko aukerarik ez izatea.

e) Diru-sarreren maila ez izatea urteko lanbide arteko gutxieneko soldata halako bi baino gehiago, ondasun higigarririk ez izatea eta eskabidearen aurreko 10 urtean ondasunik eskualdatu ez izana, baldin haien katastroko balioa bada urteko LGSa halako 6 baino gehiago.

f) Ezarritako epeetan aurkeztea deialdi honetan eskatzen diren eskaera eta dokumentazioa.

Eskabideak eskatutako dokumentazioarekin batera Udaleko Erregistro Nagusian sartuko dira, aldez aurretik hitzordua eskatuz 948 012 012 edo 948 23 84 00 telefonoaren bidez.

Babespeko apartamentu eskaera 2020

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 11  arte luzatuko da.

Deialdi publikoa, tutoretzapeko etxebizitzak esleitzeko adinekoei 2020an. Laburpena (NAO 248 2020/12/10)