Gaurkotasuna



Burlatako Udalak, 2017ko irailaren 28an egin zuen osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2017ko 198 zenbakia, urriaren 13koa).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2018ko otsailaren 1ean.–Alkatea, José-María Noval Galarraga.

Burlatako Udal Esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza (38. NAO 2018/02/14)