Gaurkotasuna



Zabalik dago 2020 urterako Igerilekuen erabilera terapeutiko eta sozialerako dirulaguntzak eskatzeko epea, honako baldintza hauek bete dituzten interesatuendako:

  1. Burlatan sei hilabeteko aintzinatasunarekin erroldatua izatea eskaera aurkezteko momentuan.
  2. Laguntza eskatu eta jasotzen den bitartean Burlatan benetan bizitzea.
  3. Igerilekuek eskaintzen duten jarduera fisikoaren beharra edukitzea.
  4. Horretarako espresuki jarritako baremo  ekonomikoa betetzea

Eskaerak eta gainerako agiriak Udaleko Erregistro Orokorrean (Larrañetako Plaza Z/G) aurkeztu beharko dira, epea irekia egonen da 2020 urte osoan zehar.

HITZORDUA: Derrigorrez aurretik hitzordua hartu beharko da, 948 23 84 00 edo 012 (948 012 012) telefonoen bidez.

Aurten laguntza eskatu duten pertsonek ez dute berriro eskatu behar.

Deialdia (NAO 2020/03/10)

Bono terapeutikoen eskabidea 2020