Gaurkotasuna



Zabalik dago 2020 urterako, Bono-Taxia erabiltzeko Laguntza Sozialak eskatzeko epea honako baldintza hauek bete dituzten interesatuendako:

    1. Burlatan erroldatua egotea, eskaera egiteko epean gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
    2. Galera funtzionala, anatomikoa eta bisuala % 33koa edo handiagoa izatea.
    3. Etxetik kanpo desplazamenduak egiteko ezindua ez egotea.
    4. Zirkulazioaren gaineko zerga ez ordaintzeko eskubidearen onuraduna izatea.
    5. Egokitutako autorik ez izatea.
    6. Deialdia arautzen duten gainerako baldintzak betetzea.

Eskaerak eta gainerako agiriak Udaleko Erregistro Orokorrean (Larrañetako Plaza Z/G) aurkeztu beharko dira, 2020ko ekainaren 17a arte.

HITZORDUA: Derrigorrez aurretik hitzordua hartu beharko da, 948 23 84 00 edo 012 (948 012 012) telefonoen bidez.

Aurten laguntza eskatu duten pertsonek ez dute berriro eskatu behar.

Deialdia (NAO 2020/03/10)

Taxi-bonuaren eskabidea 2020