Gaurkotasuna



2020/2021 ikasturtean egindako ikastaroen bekak irailaren 30era arte eskatu ahalko dira erregistro elektronikoan Burlatako Egoitza Elektronikoan edo aurrez aurre Udaleko Herritarrendako Arreta Bulegoan (Larrañetako plazan).

Eskaerak udaletxean aurkezteko ezinbestekoa da hitzordua eskatzea 012 (sakelekotik 948 012 012) edo 948 23 84 00 telefonoen bidez.

Bekak jasotzeko baldintzak dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta Burlatako erroldan inskribatua egotea eta, bestetik, ikastaroan, gutxienez, %80ko asistentzia egiaztatzea.

Argibideak: Euskara Zerbitzua (948238400), euskara@burlada.es

2020-2021ko deialdia NAOn

Deialdi osoa hemen

Bertaratze ziurtagiria

ESKAERA ORRIA