Gaurkotasuna



Burlatako Udalak “BURLATAKO MERKATARITZA-BONUEN” deialdia iragarri du, hiriko ekonomia suspertzen saiatzeko, guztion artean: enpresak eta herritarrak.

Burlatako merkataritza-bonuen deialdia

Bonuak 25 euroko balioa du, bezeroek 15 euro ordaintzen dituzte eta gainerako 10 euroak Udalak diruz lagundutako aparteko saldoa dira.

Deialdiari atxikitako edozein establezimendutan trukatu ahal izango dira. Establezimenduak atxikitzeko epea urriaren 1etik 14ra bitartekoa izango da, biak barne. Atxikitako establezimenduen zerrenda udalaren webgunean argitaratuko da: http://www.burlata.eus

Bonuak webgune honetan eskuratu ahal izanen dira:

https://www.bonoscomercioburlada-burlata.com

18 urtetik gorako edonork eros ditzake. Pertsona bakoitzak gehienez 3 bonu erosi ahal izanen ditu.

Bonoak erosi nahi dituztenek NANaren bidez identifikatu beharko dute beren burua.

Bonuak urriaren 19tik abenduaren 19ra bitartean erosi eta trukatu ahalko dira, biak barne.

Informazioa eta zalantzak:

Web orriaren bidez: Merkataritza bonuei buruzko argibide-eskaera

Telefonoa: 948 23 84 00 luz. 151

Posta elektronikoa:  bonoscomercio@burlada.es