Gaurkotasuna



BurladAdelante BurlatAurrera

Bizitzea tokatzen ari zaigun koronabirusaren krisi gogor honetan, ezinbestekoa egiten zaigu, inoiz baino gehiago, gure gizartearen batasuna. Beharrezko konfinamenduari ahalik eta ongien aurre egiteko batasuna, gaixoei eta kideren bat hil zaien familiei lagunduz eta elkartasuna erakutsiz. Baita pandemia horri eta haren ondorioei borrokatzeko, egunez egun lehen lerroan lan egiten duten langile guztiei ere.

Burlata beti egon da batuta eta solidarioa izan da. Gaur egun, sekula baino gehiago, horixe erakusten ari gara, behar duten pertsonei babesa emanez eta gure leiho eta balkoietara ateraz, gure hurbiltasuna helarazteko eta gure bizilagunengan konpainia lagungarria bilatzeko. Gure karrika beteak, parkeak, dendak, ikastetxeak e.a. ere faltan botatzen ditugu, laster inguru guztia bizitzaz beteko diren eta normaltasunera itzuliko garen esperantzan.

BurladaAdelante BurlatAurrera ekimenean burlatarrek egindako argazkiak eta bideo grabazio laburrak bildu dira, non konfinamenduari nola aurre egiten ari diren erakutsi eta elkartasun hori, animo mezu horiek eta herri batuaren gogo hori adierazi duten. Halaber, etorkizunean memoria egiteko ere balioko digu, krisi honen oroitzapenak ikasbidetzat hartuta.

Material guztiarekin bideo polit bat egin dugu, Burlatako jendearen gainditzeko irrika guztia trinkotuz. Honekin batera, kanpainarako bidalitako bideo eta argazki guztiak.

 

Lege-ohartarazpenak:

  • Argazkiak eta bideoak bidaltzeak berekin dakar argitaratzeko baimen inplizitua ematea Burlatako Udalari, bai bidali dituzten 14 urtetik gorakoentzat, bai bi gurasoeentzat, bai legezko tutoreentzat, 15 urtetik beherakoen kasuan.
  • Argazkiak eta bideoak aurkeztu dituenaren kontu izanen da hauekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Burlatako Udalak ulertu du lortuak dituela baimenak.
  • Aukeratutako argazkiak eta bideoak udaleko webgunean jasota gelditu dira eta Burlatako Udalak hauek erabiltzeko aukera izanen du.
  • Burlatako Udalak datu pertsonalak erabil ditzake proiektua kudeatzeko. Parte hartu duten pertsonek Burlatako Udalari lagatzen diote irudien erabilera, eta ahalmena ematen diote berariazko tratamendu-irizpideak ezartzeko, haiek behar bezala kudeatzeko, zaintzeko eta zabaltzeko, gure udalerriko dokumentu-ondarearen parte baitira dagoeneko.

Zure datuak babesteari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan: http://www.burlada.es/general/politica-de-privacidad/