Gaurkotasuna



Rwanda populazio handiko herri afrikar txiki bat da. Osasun arazo larriak dauzka, baina Rwanda hori baino askoz gehiago denez, ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Burlatako Lanbide Heziketako ikastetxeak eta medicusmundik, udalaren diru laguntzarekin, ekitaldi hau prestatu dugu, adin guztientzako ekintzekin.

medicusmundi erakundeak Rwandako Gakenke distritoan lan egiten du, bertako biztanleen bizi baldintzak hobetzeko, eta Osasun Sistema Publikoa indartzeko helburuekin. Distrito Gakenke proiektuak 250.000 pertsonengan eragin onuragarriak dauzka eta Burlatako udalaren 160.000 euroko diru-laguntza jasoko du 2016tik 2019ra bitartean.

EGITARAUA

10:30ean Rwandako irudiak argazki erakusketa jauregiko aretoan.

Eragin txarrik gabeko teknologia. Sakelako telefonoen bilketa eta argibideak (ALBOAN ONGD).

10:30ean ikastaro ezberdinen hasiera:

Birziklatutako gaiekin gainmaindireak egiteko ikastaroa, Rwandako ohial eta botilen txapekin.

Umeentzako ikastaroa: egin ezazu zure gorila-maskara.

Zerbitzuak:

  • Azkazalak
  • Txirikordak
  • Masajeak

Anbulantzia solidarioa.

11:30ean “Sambusas” sukaldaritza ikastaroa.

11:30ean Zuku naturalen dastatzea.

12:00etan “MUNDINOVI” txontxongiloak.

12:45ean Rwandako dantzen saioa.

13:30ean Rwandako produktuen zozketa.