Gaurkotasuna



ERREALITATE SOZIALAREN BEHATOKIAREN INFORMAZIOA

“Lehenik eta behin, apirilaren 30az geroztik, COVID-19ren krisiari aurre egiteko eska daitezkeen laguntzak eta gizarte-prestazioak kontsultatzeko tresna bat jarri dugu martxan webgunean. Laguntzen bilatzaile honek bateratzen ditu Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak pandemiaren ondorio sozialei aurre egiteko enpleguaren, diru-sarreren bermearen, etxebizitzaren edo oinarrizko behar eta horniduren arloetan onartu dituzten prestazioak eta arau-aldaketak.

Aplikazioak aukera ematen du azkar eta erraz aurkitzeko eremu horietan aktibatu diren laguntza, prestazio edo moratoria guztiak. Gainera, hainbat bilaketa-iragazkiren bidez edo testu librean kontsultak egiteko aukera ematen du. Intereseko laguntza aurkitu ondoren, erabiltzaileak bere ezaugarri espezifikoei buruzko informazioa bistaratu, inprimatu edo esportatu dezake.

Azpimarratzekoa da bilatzaile honek izaera informatiboa duela. Laguntzak eskatu eta izapidetzea, bai eta betekizunei, epeei edo baldintzei buruzko informazio gehigarria eskatzea ere, horietako bakoitzaren organo kudeatzaileek abian jarritako kanalen bidez egin behar da. Bilatzailea aldian-aldian eguneratzen da, eta pixkanaka sartuko dira foru zein estatu mailan onartzen diren laguntza berriak.”