Gaurkotasuna



Osasun Kontseilariaren 1994ko irailaren 19ko Foru Aginduari jarraituz, zeinetan txakurren identifikazioa eta errabiaren kontrako txertoari buruzko Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eta Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialaren arteko Lankidetzarako Hitzarmen Markoaren eranskin baten formalizazioa onartzen den, 1994ko urriaren 5ean NAOn argitaratua, derrigorrezkoa da lau hilabete baino gehiagoko txakur guztiei errabiaren kontrako txertoa jartzea eta mikrotxip bidez identifikatzea.

Hartzaileak:

  • IDENTIFIKAZIORAKO MIKROTXIPA + ERRABIA: Derrigorrezkoa 4 hilabete baino gehiagoko txakurrentzat.
  • ERRABIAREN KONTRAKO TXERTOA: lau hilabete baino gehiagoko txakurrentzat derrigorrezkoa da, bi urteko txertaketarekin. Hortaz, lau hilabete baino gehiagoko txakurrek txertoa jaso beharko dute eta bi urte baino gutxiagoko epean birtxertatu.
  • JABE ALDAKETA / HELBIDE ALDAKETA / ALTA EDO BAJA UDALERRIAN: arrazoi desberdinengatik animalien alta edo baja edo jabe edo helbide aldaketa gertatu bada jakinarazi beharko da.

Salneurriak:

  • IDENTIFIKAZIORAKO MIKROTXIPA + ERRABIAREN KONTRAKO TXERTOA:45 €
  • IDENTIFIKAZIOA BAKARRIK: 35 €
  • ERRABIAREN KONTRAKO TXERTOA: 25 €
  • JABE/HELBIDE ALDAKETA EDO ALTA UDALERRIAN: 10 €

(BEZa barne)

Txertoa jartzera etorriko diren animalien jabeek honakoak ekarri beharko dituzte:

  • Jabearen NANa.
  • Birtxertatze kasuetan, txakurraren identifikazio txartela.
  • Txakurrek lotuta eta muturrekoarekin joan beharko dute.

 

Txartela Udaletxeak egokitutako ohiko lekuan egingo da ondoko egunean:

 

2019ko EKAINAREN 15an, LARUNBATA, 17:00etatik 19:30etara

LEKUA: ZANGOZAKO MERINDADEA, 25 (Udal Biltegia)

Tarifak ordaintzeko momentuan kanbioak erraztea eskertuko da.