Gaurkotasuna



Denek jakin dezaten, honako hau jakinarazten da:

A) 2020ko azaroaren 27an amaitzen da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (EJZ) eta 2020ko 2. seihilekoko ibi tasa borondatez ordaintzeko aldia.

B) Eta 2020ko abenduaren 11n amaitzen da Lurralde-kontribuzioaren 2020ko urteko likidazioaren bigarren zatikapenari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko aldia.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Caja Ruralen eta Laboral Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahal izango dira, ordutegi espezifikoan eta dagokion ordainagiria aurkeztu ondoren. Internet bidez ere ordaindu ahal izango da, udalaren web-orriaren bidez: (https://sedeelectronica.burlada.es), 012 telefonoan (948012012).

Helbideratutako ordainagiriak zergadunek tributu bakoitzaren mugaegunean emandako kontuetan kargatuko dira.

Epe hori igarotakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Ordainagirien ordainketa moduak (128 Kb)

Ordaingirien ordainketa web orriaren bidez