Herritarrak Udal honetatik sortzen diren ekinbide eta erabakietan protagonista izan daitezen helburuarekin, Burlatako Udalaren Hiritar Partaidetzako Sektore-kontseiluaren ataletan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hau, herritarrek parte hartzeko sistema bat da, aholku-emailea eta aldez aurreko aholkularitza Udaleko gobernu-organoei ematen diena.

Interesatuta dauden pertsona eta elkarte guztiak zuzen    joan daitezke deialdietara edo eskaria egin Herritarrendako Arreta Bulegoan edo posta elektroniko bat oac@burlada.es helbidera bidalita.

Atalak honako data hauetan eratuko dira:

  • Hezkuntza: urriak 29, asteartea. 15:45ean Gaztelekuko Ikus-entzunezko aretoan.

 

  • Gazteria: azaroak 5, asteartea. 16:30ean Gaztelekuko Ikus-entzunezko aretoan.

 

  • Berdintasuna: azaroak 5, asteartea. 18.30ean Udal-jauregitxoko bigarren solairuan.

 

  • Lorategiak, Berdeguneak eta Zuhaitzak: azaroak 6, asteazkena. 18:00etan Udal-jauregitxoko bigarren solairuan.

 

  • Kultura-aniztasun eta Migrazioa: azaroak 7, osteguna. 19:00etan Udal-jauregitxoko lehen solairuan.

 

  • Euskara: azaroak 11, astelehena. 18:00etan Kultur Etxeko 3. aretoan.

 

  • Gizarte Zerbitzuak: azaroak 13, asteazkena. 19:00etan. Gizarte Zerbitzuetako Zentroan.

 

  • Merkataritza. azaroak 19, asteartea. 19:30 h. Udal-jauregitxoko sotoan.

 

  • Adinekoak: azaroak 20, asteazkena. 10:30ean. Adinekoen Zentroan