Gaurkotasuna



Lemon y Tal musika taldearen laguntzarekin eta hainbat herritarren parte-hartzearekin, kultura-aniztasunari buruzko abesti bat egin da, Burlatako Kultura-aniztasunaren Egunaren baitan, abuztuaren 29an, aurkeztuko dena. Egun horretako ekitaldietako bat abestiaren bideoklipa grabatzea izanen da, eta horretarako abuztuan zehar koreografia bat prestatuko dugu. Bideoklipa Youtuben eta sare sozialetan zabalduko da, abestia aurkeztu eta gero. Horregatik, bideoklipean agertu nahi baduzu, etorri abuztuko ostiraletan koreografia prestatzera.

Maskararekin eta arropa erosoarekin joan behar da, eta pertsona bakoitza gainerakoengandik nahitaez urrun kokatu.

Abuztuko ostiraletan (hasiera abuztuaren 7an). Entseguak Ezkabazabal plazan egitekoak ziren, baina Gaztelekura aldatu dira, koreografia intimitate handiagoz prestatzeko eta Burlatako Udalak jaien aldia izanen zenaren bitartean egin nahi duen euste-lana lortzeko.

20.00etatik 21.30era

Lekua: Gazteleku

16 urtetik gorakoei zuzenduta.

Doako bertaratzea askea. Ez da beharrezkoa izena ematea, baina puntualtasuna eskatzen da eta, ahal dela, egunero bertaratzea, koreografiaren dinamika behar bezala jarraitzeko.

Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra

Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua