Gaurkotasuna



Burlatan, COVID-19 kasu positiboen gorakada nabarmena gertatzen ari da.

 

Azpimarratu behar dugu osasun-jarraibideak bete behar direla terrazetan, tabernetan edo kalerako irteeretan bildu ahal izateko.

 

Beraz, auzotarren erantzukizuna eskatzen dut, emandako jarraibideak bete daitezen, prebentzio neurriak azpimarratuz eta baieztatutako kasuetan isolamendua betez.

Asko dago jokoan, izugarri, eta horretaz jabetu behar dugu, emandako pausoak atzera egin baititzakegu eta egoera hori are gehiago manten baitaiteke, horrek guztiak dakarren OSASUN, EKONOMIA ETA GIZARTE KOSTU guztiarekin.

 

MESEDEZ, ERRESPETUA, HEZKUNTZA ETA KONTZIENTZIA SOZIALA ESKATZEN DITUT.

 

Horregatik guztiagatik, eta dagokidan erantzukizuna nire gain hartuta, jakinarazten dut Burlatako Udaltzaingoari agindu diodala Osasun Ministerioak ezarritako jarraibideak urratzen dituzten jarrera guztiak berehala zehatzeko.

 

Burlata, 2021ko apirilaren 9a.

Alkatea. Sin: Ana Mª Góngora Urzaiz

Urzaiz