“Munduko ipuinak eta kondairak” Burlatako kultura ezberdinen ahozko tradizioari balioa eman nahi dion proiektua da. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan diren ipuin eta elezaharrak garrantzi handiko ezaugarriak dira kultura bakoitzean, baina, aldi berean, gizateria osoak imajinario komun bat duela erakusten dute, kultura bakoitzak modu ezberdinean adierazten badu ere.

Zuen kulturetako ipuinak eta elezaharrak bidaltzeko gonbita egiten dizuegu, audioak edo bideoak grabatuz, gero gure webgunean eta sare sozialen bidez partekatuko ditugunak. Zuen jatorrizko hizkuntzan eta gaztelaniaz bidaltzera animatzen zaituztegu, mundu guztiak goza ditzan. Horrela, gure herrian presentzia duten hizkuntzen aberastasuna ikusi ahal izanen dugu eta beste batzuek euren ama hizkuntzan entzun ahal izatea ere.

Zuen audioak eta bideoak posta elektronikoz bidal ditzakezue diversidad@burlada.es  helbidera edo whatsapp bidez, 676787212 zenbakira, zuen izen-abizenak, ipuinaren edo kondairaren izenburua eta bere jatorria adieraziz. 15 urtetik beherakoen kasuan, aitak, amak edo legezko tutoreak bidali behar ditu, bere datuak eta adingabearen datuak adierazita.

Ez dago bidaltzeko eperik. Jarduera etengabea da, eta ipuinak eta elezaharrak iristen diren heinean, partekatu eginen ditugu.

Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua

Lege-ohartarazpenak:

  • Audioak eta bideoak bidaltzeak berekin dakar argitaratzeko baimen inplizitua ematea Burlatako Udalari, bai bidaltzen dituzten 14 urtetik gorakoentzat, bai bi gurasoeentzat, bai legezko tutoreentzat, 15 urtetik beherakoen kasuan.
  • Audioetan eta bideoetan agertzen diren ipuinak eta elezaharrak ahozko tradiziokoak izanen dira, eta ez dute inolako egile-eskubiderik izanen.
  • Nolanahi ere, audioak eta bideoak aurkezten dituenaren kontu izanen da hauekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Burlatako Udalak ulertzen du lortuak dituela baimenak.
  • Audioak eta bideoak udaleko webgunean jasota geldituko dira eta Burlatako Udalak hauek erabiltzeko aukera izanen du.
  • Burlatako Udalak datu pertsonalak erabil ditzake proiektua kudeatzeko. Parte hartu duten pertsonek Burlatako Udalari lagatzen diote audio eta bideoen erabilera, eta ahalmena ematen diote berariazko tratamendu-irizpideak ezartzeko, haiek behar bezala kudeatzeko, zaintzeko eta zabaltzeko, gure udalerriko dokumentu-ondarearen parte izanen baitira.

Zure datuak babesteari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan: http://www.burlada.es/general/politica-de-privacidad/