Ikastaro honen helburua wolofi hurbiltzea da, gure karriketan dauden hizkuntza ederretako bat. Hizkuntza hau Senegalen hitz egiten da gehien bat, baina baita Mauritanian eta Gambian ere. Gainera, irakasleak Senegaleko,  Mendebaldeko Afrikako herrialdea, kultura aberatsaren ezaugarriak jakinaraziko dizkigu.

16 urtetik gorakoendako
Doakoa
Urriaren 14tik azaroaren 25era
Asteazkenetan, 18:00etatik 19:15era
Lekua: Gazteleku
Irakaslea: Amaia Alonso

Izen-ematea:
676787212
diversidad@burlada.es

Antolatzailea: Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua