Eguberriko Apaingarriak egiteko Ikastaroa. Kulturakide Egitasmoa
Kulturakide egitasmoan jatorri ezberdineko Burlatako bizilagunak harremanetan jartzen gara geure kulturen ezaugarriak partekatuz. Aurten berriz, Eguberriko apaingarriak egiten ikasiko dugu. Ekuadorren eta Amerika Latindarreko zenbait herrialdetan oso errotuta dagoen ohitura.

Pandemia dela eta, online eginen da, abenduaren 15etik aurrera YouTubeko gure kanalean eskuragarri egonen diren tutorialen bidez: https://tinyurl.com/y57ttcw6.
Izena ematen dutenek Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzuan jaso ahal izanen dute materiala. Burlatako bizilagunek lehentasuna dute.

Doako ikastaroa.
Izen-ematea: Azaroaren 11 bitarte 676787212 telefonoan. Plaza mugatuak.

Irakaslea: Edith Mejía.
Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra
Laguntzailea: Aprofena (Nafarroako Ekuadortar Irakasleen Elkartea)