Eguberriko Apaingarriak egiteko Ikastaroa. Kulturakide Egitasmoa

Kulturakide egitasmoan jatorri ezberdineko Burlatako bizilagunak harremanetan jartzen gara geure kulturen ezaugarriak partekatuz. Oraingo honetan Eguberriko apaingarriak egiten ikasiko dugu. Ekuadorren eta Amerika  Latindarreko zenbait herrialdetan oso errotuta dagoen ohitura.

Egunak eta ordutegia: 18:00etatik 20:30etara. Ostegunetan, azaroaren 14tik abenduaren 19ra (15 ordu).

Lekua: Kultur Etxea.

Doako ikastaroa.

Izen-ematea: Azaroaren 12a bitarte 012 (948012012) telefonoan.

Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra

Laguntzailea: Aprofena (Nafarroako Ekuadortar Irakasleen Elkartea)