Gaurkotasuna



Bailoterapia dantza egiten duzun bitartean trebatzean datza. Gorputzaren eta musikaren arteko nahasketa bat da, genero berezirik gabe erritmo latinoak, merengeak, saltsa, samba eta hip hopa eta reguetoia erabiltzen dira. Dantzarekin konbinatutako ariketen diziplina horri esker, gorputza erlaxatu eta musikaren erritmoan partekatu, gozatu, estresa askatu, erlaxatu eta kirola egin daiteke. Gainera, oraingo honetan, jatorri ezberdineko burlatarrek elkartzeko gune bat partekatuko dute.
Maskararekin eta arropa erosoarekin joan behar da, eta pertsona bakoitza gainerakoengandik nahitaez urrun kokatu.

Abuztu eta iraileko astelehen eta asteazkenetan (Hasiera abuztuaren 3an). Abuztuaren 17an eta 19an ez da saiorik eginen Burlatako Udalak jaien aldia izanen zenaren bitartean egin nahi duen euste-lana dela eta.

20.00etatik 21.30era

Lekua: Ezkabazabal Plaza

16 urtetik gorakoei zuzenduta.

Doako bertaratze askea. Ez da beharrezkoa izena ematea, baina puntualtasuna eskatzen da eta, ahal dela, egunero bertaratzea, ikastaroaren dinamika behar bezala jarraitzeko.

Irakaslea: Lorena López Duque

Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra