Doako ikastaroa gure hizkuntzarekin lehenengo kontaktua izateko.

Hurbildu euskarari eskola praktiko eta dinamiko batzuen bidez eta bertan hizkuntzaren oinarrizko nozioak ikasteko aukera izanen duzu: agurrak, esaerak, esaldi errazak…

Urriaren 13tik abenduaren 1era.

8 saio astearteetan, 19:00etatik 21:00etara, Gaztelekun.

16 urtetik gorakoendako.

Izena ematea: 012 telefonoaren bidez (948 012 012), urriaren 2tik 9ra.

Antolatzaileak: Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua eta Euskara Zerbitzua