Gaurkotasuna



 

Kultur ikastaroak 2021-2022

 

BURLATAN ERROLDATUTAKO PERTSONENDAKO MATRIKULA
Urriaren 11tik 14ra

  • Izen-ematea eta ordainketa **
    • Web orrian bidez, sarrera bat erosiko balitz bezala “Burlatakoa” tarifarekin.
    • 948 012 012 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara).** Matrikulatzeko orduan kreditu txartela izan beharko duzu eta momentuan ordainduko da.

 

BURLATAN ERROLDATUAK EZ DAUDEN PERTSONENDAKO
Urriaren 15tik 20ra

  • Izen-ematea eta ordainketa **
    • Web orrian bidez, sarrera bat erosiko balitz bezala “Erroldatu gabea” tarifarekin.
    • 948 012 012 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara).** Matrikulatzeko orduan kreditu txartela izan beharko duzu eta momentuan ordainduko da.

 

INFORMAZIO OROKORRA

  • Behin ordainketa eginda ez da itzulketarik eginen.
  • Plaza norberarena da eta besterizina da.
  • Ikastaroaren lehenengo hilabetean joaten ez den ikasleari baja emanen zaio.
  • Datetan edota kopuruetan iruzurrezko matrikulak hautemanen balira, bertan behera geratuko lirateke eta ez litzateke dirurik itzuliko.
  • Ikastaro guztiak, haurrendako direnak izan ezik, 16 urtetik gorako pertsonendako dira.
  • Maila aurreratuko ikastaroetarako oinarrizko ezagutza behar da.
  • Eskaintzen diren jardueretan aldaketak izan daitezke eta bertan behera ere gera liteke. Aldaketen berri interesdunei emanen zaie.

 

IKASTARO BERRIEN INFORMAZIOA

  • ANTZERKI TAILERRA:
    Tailerran, ikasleek Begoña Pro Uriarte idazlearen obran (Nafarroan girotua) oinarritutako ‘Karta kodetuak’ obra prestatuko dute. Alberto López antzerki-zuzendari, antzerkigile eta blogariak emandako ikastaroa.
  • “ZINEMAREN HISTORIA” IKASTAROA:
    Film, sekuentzia, dokumental, ‘Making of’, biografia eta bestelako argazki-material zati txikiz osatutako ikastaro bisuala. Bertan, zinema mutuaren jatorriaz, Hollywooden hasieraz, Europako abangoardiez, superprodukzio handiez, Europako zinema berriaz, telebistaz, zinema independenteaz… hitz egingo da, komunikazioaren, zinema digital berriaren eta ikusentzunezko Globalizazioaren inperioetaraino. Iñaki Arrubla ekoizle, audiodeskriptore, kritikari eta zinemaren historiako irakasleak emango du ikastaroa.